argia.eus
INPRIMATU
Europako Batzordea ekonomia soziala indartzeko prest dago
  • Ekonomia soziala pixkanaka irabazten ari den pisua ikusta, hura sendotzeko baliabideak jarriko ditu Europako Batzordeak.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2017ko urriaren 11
Europar Batasunaren aurrean konprometitu da Europarko Batzordea.

Europako Barne Produktu Gordinaren %8a da, eta goranzko norabidean doala azpimarratu dute bai Europar Batasunak baita Batzordeak ere. “Lehentasunezko” gaia da ekonomia soziala Europako Batzordearentzat. “Negozioak egiteko modu jasangarriak” bultzatuko dituela esan du, giza faktorea erdigunean jarriz. Baliabideak hobetuko dituzte, Europa ekonomia sozialaren erreferente bilakatu dadin.

Bestalde, batasuneko herrialdeei dei egin die ekonomia soziala garatu ahal izateko erraztasunak jar ditzaten.