I+G inbertsioa EAEn, Europako batez bestekoaren azpitik

  • Ekai Center taldeak analisi bat egin du Eustatek kaleratutako Ikerketa eta Garapeneko azken datuekin. %2aren azpitik dago EAEk I+G-ra bideratutako inbertsioa, eta emaitza horiek “ekonomia politika arduragabearen isla” direla adierazi dute Garan argitaratutako artikuluan.


2014ko azaroaren 24an - 09:23
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Emaitza horiek “ekonomia politika arduragabearen isla” direla adierazi du Ekai Centerrek. (Arg: ypf.com)

2013an %4,1 jaitsi zen EAEko I+G inbertsioa, eta orain Barne Produktu Gordinaren (BPG) %1,99 baino ez du osatzen. Europako batez bestekoa %2,02an dago.

2008tik lehen aldiz jaitsi da EAE ehuneko horretatik.

Garan argitaratutako artikuluan Ekai Centerrek dioenez, espero izatekoa zen emaitza hori eta “krisiaren aurkako gure politika zentzugabeek eragindakoa” dela uste du.

EAEko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren helburuak ez dira betetzen. 2014an BPGren %2,64 Ikerkuntza eta Garapenera bideratzea espero zen, eta 2015an kopuru hori %3ra iristea.

Eustatek argitaratutako datuen arabera, Espainiaren I+G inbertsioa baxuagoa da, %1,24koa. Ekai Centerren ustez, ordea, hori ez litzateke lasaigarri izan behar: “Gu baino okerrago daudela dakigunekin konparatzen dugu beti gure ekonomia politika”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikerketa eta Garapena
2022-12-26 | ARGIA
Zuhaitz zaharrek uste zena baino bi aldiz karbono gehiago gordetzen dute, ikerketa batek erakutsi duenez

Oxfordeko unibertsitateko irkerlari talde batek puntako teknologiak erabili ditu zuhaitz zaharrek metatutako karbonoa kalkulatzeko eta orain argitaratu berri duten txostenean erakutsi dute, eraitsitako baso zahar hektarea bakoitzeko alferrik galtzen (eta atmosferara isurtzen)... [+]


Alzheimerra ikertzeko zentroa sortuko dute EHUk eta CITA fundazioak

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta CITA-Alzheimer fundazioak garatutako proiektuak gaixoen bizi kalitatea hobetzea eta etorkizunean prebentziorako metodoak bilatzea du helburu.


2020-05-24 | Estitxu Eizagirre
Ugo Mayor Martinez
"PCR test masiboak egingo balira, ez legoke jende guztia eduki beharrik konfinatuta"

Apirila hasieran jakin genuen berak koordinatutako ikerlari taldeak COVID-19 atzemateko PCR proba bat garatu zuela, eskas ziren test komertzialik behar ez duena. Munduko Osasun Erakundeak test masiboak egitea gomendatzen du koronabirusaren hedapena saihesteko eta hala egin dute... [+]


2020-04-10 | ARGIA
Euskal ikerlari talde batek Covid-19a atzemateko test berria sortu du

EHUko hainbat sailetako zientzialari sare batek, Ikerbasque, Achucarro, Biofisika Bizkaia Fundazioa, Biocruces Bizkaia eta Bioaraba institutuetako ikertzaileekin batera, Covid-19 atzemateko 'RT-PCR' test bat garatu du, 15 euro balioko duena eta emaitzak lau ordutan... [+]


Estrategia

Euskal Herrian dauden administrazio publiko guztiek, eta nabariki Eusko Jaurlaritzak, euren estrategia industrialean digitalizazioa erabiltzen dute ardatz gisa. Honen oinarrian dagoen ikerketa ere digitalizazio ahalik eta aurreratuena egitera zuzenduta dago.

Euskalgintzak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude