Europar Batasunetik ateratzea erabaki du Erresuma Batuak

Zuzeneko jarraipena
  • Europar Batasunetik ateratzea erabaki du Erresuma Batuak ostegunean egin zuen erreferendumean. Boto emaileen %51,9k ateratzearen alde egin du eta EBn %48,1ek geratzearen alde. Brexit-aren aldekoek 1,2 milioi boto gehiago atera dituzte.  Partehartzea %72,2koa izan da.

    Eskozia eta Ipar Irlandako herritarren EBn geratzearen alde egin dute eta SNP alderdiak iragarri du jada Eskoziaren independentziaren aldeko beste erreferendum bat deituko dutela.

    Aukera hor zegoen, baina oro har, baietzak ezustean harrapatu du Europako Batasuna. Ateratzea ez da automatikoa izango eta bi urteko epea izango da hau ordenaz egin ahal izateko.

    Erreakzio gisa, Europako burtsak erortzen ari dira; iragarpenek diote %11ra arte erori daitezkeela. Asiako burtsek ere beherakada izan dute. Librak ere bere historiako erorketa handienetakoa izan du eta 1985ean zuen baliora itzuli da. Euroa ere erortzen ari da eta dagoeneko 1,10 dolarretik behera egin du.

     

Tony Blairrek "epelegi" aritu izana leporatu dio Jeremy Corbyni


Sky News kateari egindako deklarazioetan Tony Blair lehen ministro ohiak laboristen gaurko buru Jeremy Corbyni aurpegiratu dio ez duela aski indarrez lan egin Britainia Handia Europar Batasunaren barruan gelditzearen alde, ez dituela laborista bozkatu ohi duten herritarrak nahikoa mobilizatu ulertu zezaten Brexitaren benetako funtsa.
 

Galesko lehen ministro Carwyn Jones Europatik irteteko negoziaketan egon nahi du


Kezkatuta dagoelako Galesek lanpostu asko galdu ditzakeela eta, Galesek negoziaketa mahaian egon behar duela esan du.

Ipar Irlandako gobernu bateratuak eutsi ahal izango dio?

Ipar Irlandako gehiengoak (%54) Europar Batasun barruan jarraitzearen aldeko botoa emanda baina Britainia Handiak osotasunean irtetea bozkaturik, bi balorazio arras kontrajarriak erreferendumaren ostean egin dituztenak Belfasteko gobernutik.

Arlene Foster lehen ministroa (unionista) pozik agertu da britainiarrak Europar Batasunatik irtengo direlako. Aldiz, lehen ministro ordea den Martin McGuinessek (Sinn Fein) emaitza deitoratzeaz gain iradoki du Ipar eta Hego Irlanda osoaren arteko bozketa bat Europan jarraitzeari buruz.

 

Goizeko lehen orduan Londresko burtsak historiako jaitsierarik handiena izan du

Azken hamarkadotako paniko unerik urduritsuena bizi izan da Londresko burtsan ostiral goizean, Europar Batasunatik ateratzeko botoak nagusitu ostean. FTSE 100 indizea %8ko jaitsierarekin abiatu zen. Ordu eta erdi beranduago, David Cameronek dimitituko duela iragarri ostean, gauzak zerbait baretu dira Londresko finantzen merkatuan. Ingalaterrako Bankuko buru Mark Carneyk adierazpen ofizial bat egin du egoera berria kontrolpean daukala, beharrezko neurri guztiak hartuta zeudela aurretik.


 

Salmondek iradoki du bigarren erreferenduma Eskozian independentziaz

BBC Scotland irratiari egindako deklarazioetan adierazi du Alex Salmondek erreferendumaren emaitzak errotik aldatzen duela Eskozial Britainia Handian daukan leku konstituzionala. Eskozian irabazi dute Europar Batasunean segitzearen aldeko botoek. Nicola Sturgeon liderrak gaur goizean zehaztuko du bere posizioa.

David Cameron Erresuma Batuko Gobernuko lehen ministro kontserbadoreak urriarako dimisioa emango duela iragarri du, erreferendumean bere jarrerak porrot egin duela aitortu ondoren. Brexita nagusitu eta gero, "bera ez dela herrialdea gidatzeko kapitainik egokiena" adierazi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brexit
2023-03-01 | Leire Artola Arin
Londres eta Bruselaren arteko akordioa
Ipar Irlandako Parlamentua desblokeatuko al dute unionistek ia urtebeteren ondoren?

Ipar Irlandako Parlamentua blokeatuta dago maiatzetik, DUP unionisten alderdiaren protestagatik, ez baitago ados Brexitaren ostean Ipar Irlandan Europako Batasunak jarri dituen merkataritza kontrolekin, besteak beste. Erresuma Batuaren eta Europako Batasunaren hitzarmen berriak... [+]


2020-12-24 | ARGIA
Brexit-ari buruz akordioa sinatu dute Erresuma Batuak eta Europar Batasunak

Negoziaketa prozesu luzearen ondotik, Erresuma Batuak eta Europako Batasunak Brexit-aren gaineko akordioa lortu dute azken minutuan.


Brexita eta ardatz anglosaxoia

Europako Batasuna 1993an sortu zenetik kide berriak gehitu dira bata bestearen atzetik. Joan den ostiralera arte 28 estatuk osatu dute makro-egitura politiko eta ekonomiko hori. Izan ere, urtarrilaren 31 historiara pasako da, EBk izan duen lehen zatiketaren eguna izan delako... [+]


2020-02-04 | Euskal Irratiak
Brexita Ipar Irlandan

Otsailaren lehenean bereizi dira Erresuma Batua eta Europar Batasuna.


Erresuma Batuko hauteskundeak 2019
"Brexit" zaleak eta Eskoziako independentistak garaile Erresuma Batuko hauteskundeetan

Brexita gauzatzeko aukera eskura du Lehen Ministro eskuindar Boris Johnsonek, Alderdi Kontserbadoreak gehiengo absolutua lortu ostean. Alderdi Laboristak 85 urtean izan duen emaitzarik eskasena eskuratu du. Eskoziako Alderdi Nazionala da hirugarren indarra Erresuma Batuko... [+]


Eguneraketa berriak daude