Europar Batasunak %12 jaitsi du legatzaren arrantza kuota

  • 22 orduz negoziatzen egon ondoren, 2018ko arrantza kuotak finkatzeko akordioa lortu dute EBko 28 herrialdeetako buruzagiek. Hasiera batean Bruselaren asmoa legatzaren arrantza kuota %30 jaistea zen. Azkenean jaitsiera urriagoa izan da eta %12 izatea adostu dute.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2017ko abenduaren 13a

Gehienezko Harrapaketa Kopuru Onargarriaren urteko kuota zehazterako orduan, Frantziako eta Espainiako ministroak izan dira Bruselak eginiko proposamenei kritika gehien egin dizkietenak: presioek balio izan dute eta %30 jaitsi ordez, %12 izango da 2018ko legatzaren arrantza kuota. Laugarren urtez jarraian jaitsi dute kuota hori eta “salbuespena” dela onartu dute.

Gainontzeko kuotei dagokienez, hasierako asmoei eutsi diote ministroek: %21 igoko dute txitxarroarena eta bere horretan mantenduko dituzte antxoa eta zapoaren arrantza kuotak.

Asteartean hasi ziren negoziatzen, eta ia 22 orduren ostean itxi dute ituna. Orotara, akordio “positiboa” dela adierazi du Espainiako arrantza ministroak. Gipuzkoako Kofradiako presidenteak, aldiz, akordioa “txarra” dela nabarmendu du.

Kanal honetan artxibatua: Arrantza

Arrantza kanaletik interesatuko zaizu...
2017-12-17 | Jabi Zabala
Eneko Aierbe. Ekologistak Martxaneko arrantza arduraduna
"Europako arrantza kuotak zientziak dioenaren gainetik erabakitzen dira gehiegitan"

Itsas zientzietan lizentziatua eta duela urtebetetik Ekologistak Martxan taldeko Espainiako Estatuko arrantza arduraduna da Eneko Aierbe donostiarra. Arrantza jasangarria lortzeko eta Europar Batasunak arrainen berreskurapenerako ezarritako epeak betetzeko kanpaina egiten ari da azkenaldion. Egunotan –elkarrizketa hau egin ondoren– Bruselan erabaki diren gehienezko arrantza kopuruek epe horiek baldintzatuko dute.


2017-02-02 | Jon Goikolea
Flotazio-marra

Zirrara sortzen du karro azpian jarri eta begirada jasotzeak. Zirrara sortzen du tamainak, izeberg bat moduan, itsasotik ateratako baporea gauza handia baita. Zirrara sortzen du arrantzak herri bat nola moldatu dezakeen pentsatzeak.


Leviatan
MULTIMEDIA - dokumentala

Leviatana, munstro bibliko ikaragarria, kasu honetan 21. mendeko arrantza industriala da. Eta ez bereziki industrialki handia delako, untzi nahiko txiki batean baitago grabatua dokumental bitxi hau: eszenario txiki hori nahikoa da gizakiaren teknikaren indar suntsitzailea agerian uzteko. Alderdi estetikotik organikoa, biologikoa da filma, munstroaren erraietatik grabatua dagoela ematen du.

Zuzendari eta gidoilariak: Lucien Castaing-Taylor eta Verena Paravel
Urtea: 2012
Euskarazko... [+]


2016-07-08 | Unai Brea
Munduko arrain ekoizpena, jasangarritasunaren mugara iristear

Abisu larria eman du Nazio Batuetako Elikagaien eta Nekazaritzaren erakundeak, FAOk, bi urtean behin kaleratzen duen munduko arrain ekoizpenari buruzko azterketan: jasangarritasunaren mugara hurbiltzen ari gara. Arrantzaguneen %90 agortuta edo gehiegi ustiatuta dago, eta 2025era bitartean produkzioa %17 handituko dela aurreikusten da.


2015-07-10 | Garazi Zabaleta
Itsasoko lupia kopurua drastikoki jaisten ari dela ohartarazi dute

Lupia espeziearen kantitatean jaitsiera oso azkarra dela eta, premiazko neurriak hartzea beharrezko dela ohartarazi dute kontserbazionistek. 


2014-11-21
Ugerien atzetik
MULTIMEDIA - dokumentala

Lekeitioko arrantzaren inguruko gogoeta egiten duen Hodei Izarraren dokumentala da.


2014-09-18 | Judith Perez
Oztopoak oztopo, arrantza jasangarria bizirik
MULTIMEDIA - erreportajea

Egungo arrantza eredua mantenduz gero, 2048. urterako itsasoa arrainik gabe geratuko da ikerketen arabera. Arrantza industriala da honen arduradun, hein handi batean. Arrantza tradizionalean kalte handiak eragiten ditu, baina, hala ere, artisau arrantzan dihardutenek arrantza jasangarria bideragarria dela frogatzen dute egunero.

Informazio gehiago: www.argia.eus/argia-astekaria/2333/arrantza


2014-05-12
Nafar Pirinioa, ametsetako arrantza
MULTIMEDIA - erreportajea

Arrantza jasangarriaren jarduna garatu eta Pirinioetako bailara mugakidetako turismorako sostengu izan dadin Labrit Multimedia-k egin duen bideoa.


2014-03-04 | Ane Lusarreta
Arraina kontsumitzea, norentzat da onuragarri?

Arraina jatea osasungarria dela uste zabala da. Zer eragin du, ordea, ingurumenean? Eta itsas espezieetan? Eta komunitate lokaletan? Nor da arrainaren kontsumo igoerarekin onurak lortzen dituena?


Antigua Urbieta
"Gure gizonak itsasoan arrantzale eta gu andreak etxean, bakarrik"

Ahozkotasuna da Antigua Urbieta. Da historia bizia, da lekukotasuna, da emakumetasuna, da memoria, da iragana, oraina, eta geroa, da Jabier Kaltzakortak behinola esandako ‘urregorria’. Da ahoz bezain bizi idazteko abildadea duen ondarrutarra.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude