Europak migrazio politikan erabaki (ez) duena, lau puntutan

  • Mediterraneoko heriotzengatik Europako mandatariek egin dituzten gaitzespen diskurtso hanpatuen ostean, ateak are gehiago ixtea erabaki du Europako Batzordeak.


2015eko apirilaren 27an - 08:52

Frontex barruan dagoen Triton programa sendotzea adostu dute. Kontrola areagotzea esan nahi du horrek, Mediterraneoa gurutzatu nahi duten migratzaileen bidaia eragozteko. Bai Frontexek bai Tritonek hori dute eginkizun nagusi eta lehentasunezko; ez alferrik hainbat salaketa ditu Frontexek, aldamenetik barkuak pasa eta laguntza behar zuen jendeari jaramonik ez egitea leporatuta. Gogoratu bertan behera geratu zela Italiak martxan jarritako Mare Nostrum programa, bere funtzioen artean erreskatea zuena; hainbat gobernuk uste zuen bizitzak salbatzen zituen horrelako programa bat akuilu zela Europara etorri nahi zuten migratzaileentzat.

Migratzaileekin trafikatzen dutenen aurkako borroka indartzea, migrazio-trafikoa amaitzeko: ekintza polizial bidez, migratzaileak garraiatuko dituzten itsasontziak suntsituz…

Jatorriko herrialdeetan bertan neurriak hartzea migrazioa eragozteko, eta bidean “atzemandako” migratzaileak horietara itzultzeko akordioak lortzea jatorriko herrialdeekin.

 Errefuxiatuak Europa osoan hartzeko programa pilotua ere onartu du Batzordeak, baina argi utzi du borondatezkoa izango dela –herrialde bakoitzak errefuxiatuak hartzeko duen borondatearen edo borondate ezaren esku egongo dela, alegia–. Gainera, kopurua ere gakoa izango da. Zenbat errefuxiatu hartzeko prest dago Europa? Urtean 5.000 zioen hasierako zirriborroak, eta horrek esan nahiko luke 150.000 bat kanpoan geratuko liratekeela.

Bide legalak irekitzea ez dago EBren asmoen artean

Labur esanda, gerran edo miserian dauden herrialdeetatik ihes egin nahi dutenak haietan jarraitzera kondenatu nahi ditu Europako migrazio politikak –sarri gerra eta miseria horietan esku-hartze nabarmena izan duenean Europak berak–. Baina kontrol eta traba gehiago jartzeak ez dituela hildakoak gutxituko ohartarazi dute Amnesty International eta errefuxiatuen babeserako ACNUR erakundeek.

Azken honen proposamenak dira, besteak beste, itsasoan bilaketa eta erreskatea bermatuko duen programa ezartzea, pertsonak erreskatatzen dituzten barkuei ordainsaria ematea, bisatu humanitarioak ateratzea, halako bidaiei ez ekiteko migratzaileei leku alternatibo bat eskaintzea edota Italia eta Greziara iristen diren errefuxiatu siriarrak birkokatzeko ekimena abiatzea. Europan sartzeko bide legalak irekitzea da aldarrikapen nagusietakoa, baina halakoei entzungor egiten die EBk.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Eguneraketa berriak daude