argia.eus
INPRIMATU
Europak jaso du Artur Masen gutuna, baina "ez du irakurri"
  • Europako Batzordeak ez du irakurri Masek Kataluniako independentzia prozesuaren berri eman asmoz bidalitako gutuna, jaso duen arren.

     

Saioa Alkaiza Guallar @SaioaAlkaiza 2014ko urtarrilaren 07a
Pia Ahrenkilde Europako batzordeko bozemailea. (Arg: Vilaweb.cat)

Pia Ahrenkilde batzordeko kideak karta ireki gabe dutela esan du prentsaurreko batean. Hainbat hedabideek gaia saihesteko estrategia izan dela salatu dute.

Dena den, José Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak Masen oharra erantzungo duela aurreratu du Ahrenkildek.