Europak bere Armada antolatzea proposatu du Junckerrek

  • Europako Batzordeko lehendakari Jean-Claude Junckerrek proposatu du Europako armada sortzea, Errusiak garbiago ulertu dezan europarrek beren balioak benetan defendituko dituztela.


2015eko martxoaren 09an - 10:53
Alemaniako armadako militarrak maniobratan. (Argazkia: Progressive Media Group)

Alemaniako Welt am Sonntag egunkariari aurreratu dio albistea igandean plazaratutako elkarrizketa batean, argudiatuz ezer baino lehen Europak ohartu behar duela bere atzerri politika ez dutela beste potentziek seriotan hartzen.

“Ez duzu armada europarra sortu behar berehala erabiltzeko. (…) Baina europarrok ejertzito bakar bat daukagula erakutsiz Errusia ohartuko da seriotan ari garela Europar Batasunaren balioak defenditzea aldarrikatzean”.

Juncker aspalditik ari da aipatzen Europaren integrazio bidean estatuek dauzkaten egitura militarrak konbinatzeak eraginkortasuna handitzea ekarriko lukeela. “Horrelako armada bateratu batek lagunduko liguke atzerriko politika komuna hobeto diseinatzen. Europaren irudiak gogor sufritu du bere atzerri politikaren alorrean, ez gaituzte erabat seriotan hartzen”.

Nahiz eta Junckerrek garbi adierazi duen proposatzen duen bateratzeak ez diola konkurrentziarik egingo OTANen gorputzari, zenbait gobernu oso kritiko atera zaio bidera.

Erresuma Batuko gobernuaren bozeramaile batek adierazi dio The Guardian egunkariari: “Gure jarrera ura baino gardenagoa da honetan: defentsa erantzukizun nazionala da, ez Europar Batasunarena, eta ez da sartzen gure kontuetan ez gai honetan eta ez Europako armadaren proposamenean ezer aldatzea”.

Ez da hain diplomatikoki mintzatu kontserbadore britainiarren artean defentsa eta segurtasun batzordeko bozeramailea den Geoffrey van Orden: “Europako armada sortzeko etengabeko ahalegin hau geldiarazi beharra dago. Europako burokratek krisi bakoitzean ikusten dute Europar Batasuna zentralizatzeko helburuetan urrats berriak egiteko aukera bana”.

Aldiz, Junckerren proposamena bete-betean babestu du Alemaniak. Ursula von der Leyen defentsa ministroak esan du ohar batean “europarrok etorkizunean Europako armada edukiko dugu, nahiz eta ez gertatu epe laburrean. Ministroak esan duenez, armada honek Europaren segurtasuna sendotuko du eta “sendotuko du europarron indarra Atlantiko gaineko aliantzan”.

Welt am Sonntag egunkariak bildu du Alemaniako parlamentuan atzerri politika batzordearen buru den Norbert Röttgenen iritzia: “Europako herrialdeek dirutza izugarriak gastatzen dituzte armadetan, Errusiak baino hainbat bider gehiago. Baina gure ahalmen militarrak ez dira aski segurtasunaren ikuspegitik. Hori gertatzen da mini-armada nazionalak dauzkagulako, sarritan gauza berak eta aldi berean baina formatu txikietan erosten dituztenak”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Europar Batasuna
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Ingurumenaren aldeko neurrien arintzea dakarren NPBaren erreforma onartu dute eurodiputatuek

Europako Batzordeak landutako Nekazaritza Politika Bateratuaren "sinplifikazioaren" alde bozkatu dute eurodiputatuek. 425ek egin dute alde, 130ek aurka eta beste 33 abstenitu dira.


Austeritatearen itzulera
Arau fiskal berriei baietza eman diete Bruselan eta murrizketa sozialei atea ireki

Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]


Europa gainbeheran?

Europar Batasuneko (EB) Legebiltzarra berritzeko hauteskundeak deituta daude datorren ekainerako eta iraupena 2029 artekoa izango da. Amaitzear dagoen legealdi honetarako, Ursula von der Leyen batzordeburuaren helburuetako bat zen Europa berdea sustatzea, baina xede hori... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


Eguneraketa berriak daude