Europar Batasunak bere lurzorua legez babestea eskatzen ari dira

  • Europa osoko 500 elkartek osatzen duten People4Soil elkartea firma bilketan ari da Europar Batasunak lurzoruak kutsadura eta suntsitzetik lege berezi batez babestu ditzan.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria
2017ko irailaren 04a
People4Soil (Jendea Lurzoruaren Alde) koalizioak lege proposamenaren aldeko 120.000 sinadura zeramatzan bildurik irailaren 3rako. (Argazkia: Triulza)

Europako Batzordeak herri ekimenak bideratzeko daukan zerbitzuan aurkeztu dute lege eskaria eta hori babestu nahi duten ahalik eta herritar gehienen sinadurak batu nahi dituzte irailaren 11 artean.

“Pasatzen den minutu oro –diote eragileek- lurzoruak estaltzen, kutsatzen, ustiatzen, pozoitzen, oker erabiltzen eta kontsumitzen dira. Europak ez dauka oraindik lurzoruak defenditzeko lege bateratu bat. Legezko babes hori derrigorrezkoa da gizakien, faunaren eta landarediaren babeserako. Lurzoru sano eta bizi bat barik, gure etorkizuna arriskuan da. Lurzoru sano eta biziak babesten gaitu hondamendi naturaletatik, klimaren aldaketatik eta elikagaien pozoiketatik”.

Lege horrek onartu beharko luke lurzoruak herritar guztien ondarea dela, Europar Batasunak babestu beharrekoa gizakiaren ongizatearekin lotuta daudelako. Koadro juridiko bat antolatzea nahi dute gaur lurzoruek dauzkaten mehatxu handienei aurre egitekoa: higadura, inpermeabilizazioa, gai organikoen galera, bioaniztasun galera eta kutsadura. Aldi berean, EBren politiketan present egon behar dute Nazio Batuen Erakundeak garapen iraunkorraren eremuan lurzoruez ipinitako helburuak, eta nekazaritzaren bezala basogintzaren negutegi eragineko gasen isurketen kontabilitatea zuzen egitea.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Lurzorua  |  Europar Batasuna

Lurzorua kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-16 | Etxalde
'Desertifikazioaren Munduko Atlasa'-ren edizio gaurkotua argitaratu dute

Europako Batzordearen zientzia eta ezagutza zerbitzua den Ikerketa Zentroak argitaratu berri du desertifikazioaren munduko Atlasaren edizio berria, lekuan lekuko erabakiak hartu behar dituzten arduradunei eskaintzeko tresnak lurzoruen galera eta hondatzeari erantzun egokiak har ditzaten. Atlasak bere baitan dakar lurzoruek mundu mailan nozitzen duten hondatzearen balorazio zehatz eta arrazoitua.


Eguneraketa berriak daude