Sukar izoztua. Europa iparraldeko zinema berria izeneko atzera begirako zikloa osatu du aurten Donostiako Zinemaldiak. 1995az geroztik Danimarkan, Suedian, Norvegian, Finlandian eta Islandian ekoitzitako 38 film emango dituzte ziklo horren barruan. Filmen emanaldiez gain, Christian Monggaard zinema kritikari eta idazleak bereziki Donostiako Zinemaldiarentzat idatzitako liburuaren aurkezpena ere izango da. Bertan Europa iparraldeko zinemagintzako azken joerak eta zuzendari nagusiak aztertu ditu egileak.