Euroak behera egin du, Grezia irten daitekeen beldur

  • Lucas Papademos Greziako lehen ministro ohiak The Wall Street Journali egindako adierazpenek soka ekarri zuten atzo nazioarteko burtsetan. Grezia eurogunetik ateratzeko aukerari buruz, Papademosek zera adierazi zuen: “Horrelako eszenario bat gauzatzea zaila den arren, eta ez Greziarentzat, ezta beste herrialdeentzat desiragarria ez den arren, ezin da baztertu prestakuntzak egiten ari direla Grezia eurogunetik ateratzeak izango lituzkeen balizko ondorioei eutsi ahal izateko”. Greziaren irteeraren beldur, atzo eguerdian Europako burtsek jaitsiera handiak izan zituzten.


2012ko maiatzaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Greziaren irteeraren beldurrak gogor jo zuen euroa atzo

Europa Hegoaldeko burtsek hartu zuten kolpe handiena atzo. Italian, Milango burtsa %3,6 erori zen, Espainiako Ibex 35 indizea %3,31 (2003. urtearen aurreko mailetara jaitsi da). Gainontzeko burtsetan ere nabaritu da beldur horren eragina, dena den: Paris, Frankfurt eta Londreseko burtsek %2tik gorako galerak izan zituzten. Euroak ere nabaritu zuen izuaren eragina eta 2010eko ekainetik eduki duen maila baxuenera jaitsi zen, 1,2562 dolar.

Greziaren balizko irteera izan zen atzo Bruselan Europar Batasuneko bileran hitz egin zen gaietako bat, zurrumurrutik harago benetako aukera dela argi utziz (Greziako gobernuak ukatu egin duen arren,euroguneko gainontzeko herrialdeak irteeraren osteko B plana prestatzen ari direla argitaratu da). Ardatz franko-alemaniarraren haustura eszenifikatzeaz gain, Europako agintarien bilkurak ez du ondorio argirik eskaini.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Grezia
Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


Frontexek bazekien ‘Adriana’ ontziko migratzaileak arrisku larrian zeudela, baina ez zuen ezer egin

Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]


Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza onartu du Greziak

Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.


Oxala

Ez naiz Greziako Lesbosetik itzuli zaharra. Bertan, Mitilene-n, Zaporeak Elkarte euskaldunak 2.700  asilo eskatzaile ingururi egunean otordu bat eskaintzen die: arroza eta potajea, pita ogia eta fruta ale bana. Duintasunaren muga, 150 gramo errazioko. Arazoa da Kara-Tepeko... [+]


2023-09-26 | Gedar
78 orduko lan astea legeztatu dute Grezian

Egunean hamahiru ordurainoko lanaldiak eta sei eguneko lan asteak; alegia, 78 ordurainoko lan asteak. Horiexek dira Greziako Gobernuak, azken lan erreformaren barruan, legeztatu dituen gehienezko lan orduak. Aurreko ostiralean onartu zuten Kyriakos Mitsotakis lehen ministroak... [+]


Eguneraketa berriak daude