Euri zaparradak ez du isildu Errazkinen eta Intxaurrandietaren aldeko elkartasun mezua

  • Apirilaren 12ko epaiketaren atarian, ehunka lagun bildu da larunbatean Azpeitian Iñaki Errazkin  Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatu ohiari eta Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) lehendakari ohiari elkartasuna erakusteko eta "errauskailuak alternatibak badituela aldarrikatzeko". Eguraldiak lagundu ez duen arren, lau haizetara zabaldu nahi izan dute elkartasun mezua. 

Uztarria
2018ko apirilaren 09a
Maialen Etxaniz - Uztarria

2013an Zubietako errauste planta geldiarazteagatik epaituko ditu Errazkin eta Intxaurrandieta Madrilgo Kontu Auzitegiak hilaren 12an. Erabaki horrek eragindako kalte ekonomikoa Errazkinek eta Intxaurrandietak beren gain hartzea nahi du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) –gaur egun EAJk eta PSE-EEk dute gehiengoa–, eta horrenbestez, 40 milioi euro baino gehiagoko zigorra eskatzen dute bi auziperatuentzat.

Duela hilabete hasi ziren gaurko mobilizazioa antolatzen, eta bi auzipetuenganako elkartasun aldarriak Azpeitian "babes zabala" izan duela azpimarratu dute haren sustatzaileek. Hain zuzen, herriko hemezortzi taldek babestu dute gaurko manifestazioa, baita dozenaka norbanakok ere. Horiez gain, Azpeitiko EH Bilduk deituta, azken 35 urteetako agintaldietan ardura instituzional eta politikoa izan duten Azpeitiko zenbait herritarrek agerraldia egin zuten bi auzipetuei babesa agertzeko.

Errazkini eta Intxaurrandietari egin nahi dietena "larria" dela uste dute denek: "Larria da egin nahi dutena, larria da egiten ari direna. Kaleak hartu eta presioa antolatzea beharrezkoa sentitu dugu egoera honen aurrean". Horregatik, kalera irten dira gaur, Iñaki eta Ainhoarekin elkartasuna, alternatibak badaude lelopean. 18:30ean hasi da mobilizazioa Azpeitiko plazatik, eta leku berean amaitu da. Bertan hitza hartu du herri mugimenduko kide batek, gaurko mobilizazioa babestu duten eragile guztien izenean.

Haien ustetan "eredu kapitalistak alternatibak izan ditzakeela erakustea" zigortu nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak: "Errauskailuaren atzean itzeleko interes ekonomikoak egon dira hasieratik, eta interes ekonomiko haorien atzean enpresari, politikari, banku eta komunikabide boteretsuak daude. Horien guztien interesak kolokan jartzea epaitu nahi du aldundiak". Manifestazioaren deitzaileek uste dute "gizarte ereduen arteko talka" dagoela hondakinen gatazkaren jatorrian: "Alde batean daude kapitala metatzea helburu nagusi dutenak, horretarako natura ustiatu eta pertsonen osasunari kalteak eragiteko erreparorik ez duten horiek guztiak. Aurrean gauzkate gu, lurra eta bizitza erdigunean jarri nahi ditugunak, hondakinen kudeaketa zentzuzko bat aldarrikatzen dugunak".

"Errauskailuak baditu alternatibak" gaurko mobilizazioaren deitzaileen aburuz. Izan ere, adierazi dutenez, "Gipuzkoako hainbat herritan lortu diren birziklapen tasek erakusten dute posible dela hondakinak beste modu batera kudeatzea". Baina "hondakinen kudeaketa eraginkor eta zentzuzko bat lortzeko" herritarren eta erakundeen "konpromisoa areagotzea beharrezkoa" dela azpimarratu dute. Horregatik, "errepresioaren forma ezberdinen aurrean elkartasuna antolatuz, eta aldaketarako indarra eginez" jarraituko dutela adierazi dute. Errauskailua gelditzeko erabakia "bururaino" eraman zutelako bi auzipetuei eskerrak emanez bukatu dute hitzartzea herriko eragileek. 

"Hartutako erabakiaz harro"

Errazkinek eta Intxaurrandietak ere hartu dute hitza, Azpeitian elkartu diren ehunka lagunek txalo zaparrada artean. Jaso duten babesaz jabetuta, hunkituta eta "egindakoaz oso harro" agertu dira biak. 

GHK-ko lehendakari ohia izan da hitza hartzen aurrena: "Egindakoaz oso harro gaude, berriro eta mila aldiz egingo genuke berdina, argi genuelako hori ez zela bidea. Errauste planta kaltegarria zen gipuzkoarrontzat eta hori ezin genuen onartu. Zuen babesarekin eta indarrarekin, Madrilen esango dugu herritarrok dugula boterea. Botere hori erabili genuen kaltegarria zen azpiegitura bat gelditzeko. Zuen babesarekin indartsu, burua tente, irrifarrearekin eta borrokan jarraituko dugu".

Ingurumen diputatu ohiak, hasteko eskerrak eman dizkie gaur Azpeitian elkartu diren pertsona guztiei. Errazkinen hitzetan Foru Aldundiaren xedea izan da beren aurka egin dutenei eskarmentua ematea: "Guk herri mandatu bat bete genuen. Horretarako jarri gintuzten, horretarako aurkeztu ginen. Ardura instituzionalarekin alternatibak eraiki nahi genituelako, benetako aldaketa politikoa egin nahi genuelako. Hau ez da erraustegiaren inguruan sortutako zerbait. Aurreko legealdian oso urduri jarri ziren guk hartutako zenbait erabakirekin. Orain, eskarmentua eman nahi digute". 

Intxaurrandietaren eta Errazkinen hitzartzea osorik, hemen:

Artikulu hau Uztarriak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Kanal hauetan artxibatua: Gipuzkoako erraustegia  |  Errausketa

Gipuzkoako erraustegia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-21 | Miren Osa Galdona
Gaur egun hondakin gehiago beharko lituzke erraustegiak "bideragarria" izateko

Zubietako erraustegiak zeresana ematen jarraitzen du bere bideragarritasuna dela-eta. Egun Gipuzkoako foru gobernua osatzen duten EAJ- PSE-EE koalizioak, 2016an erraustegiak urtean 200.000 tona hondakin erretzeko gaitasuna izatea adostu zuen. Aurretik planifikatuta zegoen hondakin kopurua moldatu egin behar izan zuten, hiru urte lehenago Gipuzkoako Hondakinen Konsortzioak proiektu “neurrigabea” zela erabaki baitzuen. 2013an, 260.000 tonako ahalmena izatea aurreikusi zuen... [+]


2018-05-16 | Zero Zabor
Gipuzkoako zaborrak Bizkairako bidean: GuraSOS eta ELAren erreakzioak

Zalaparta sortu baitu Gipuzkoako zabor nahastuak Bizkaiko erraustegira eta zabortegi batera eramateko bi lurraldeetako agintariek daramaten negoziaketaren albisteak (ikusi Gipuzkoako 60.000 tona nahasi, Bizkaiko erraustegirako bidean… eta garestitzen) laster hasi dira –sare sozialetako iritzi ugariez gain– eragile sozialen erreakzioak ezagutzen. Lehenetakoak izan dira GuraSOS elkartea eta ELA sindikatua. Hona zabaldu dituzten idatziak:


2018-05-15 | Zero Zabor
Gipuzkoako 60.000 tona nahasi, Bizkaiko erraustegirako bidean... eta garestitzen

Mallabiako udalak ukaturik baimena Gipuzkoatik 60.000 hondakin nahasi bertako zabortegira eraman ditzaten, Bizkaiko Foru Aldundiak sartu du eskua operazioan eta Gipuzkoari bi aukera eskaini dizkio: edo tona horiek Zabalgarbiko erraustegira eramatea, edo zaborrok beste TMBren batean tratatu ondoren eramatea Bizkaira, beti ere bi operazioetako edozeinetan sortuko diren koste gehigarriak pagatuz.


2018-05-11 | Zero Zabor
Intxaurrandieta eta Errazkinen epaiketan, fiskaltzak ere 45 urteko kalte-ordainen eskaria berretsi du

Madrilgo Kontuen Auzitegian Iñaki Errazkinen eta Ainhoa Intxaurrandietaren kontra burutzen ari diren epaiketan, fiskalak bat egin du GHKren abokatuk haien kontra egindako kalte-ordainen eskariarekin: 45 milioi euro, horietatik 36,3 aurreko agintariek sinatutako swap kreditu toxikoengatik, Naiz-Garak aurreratu duenez.


2018-05-10 | Zero Zabor
Ia 10.000 sinadura bildu dituzte EITBn eztabaida gardena eskatuz

Andoaingo Ipar Haizea koordinadorak Change.org plataforman sustatutako sinadura kanpainak zehazki 9.568 sinadura zeramatzan bildurik maiatzaren 11ko 12:30etan. Errausketaren Aurkako Mugimenduak sinadura guztiak EITBko arduradunei entregatu nahi dizkie hilaren 17an, elkarretaratze publiko batez lagundurik, euskal irrati-telebista publikoari eskatzen baitio antolatzea erraustegiaren inguruko eztabaida publikoa.


2018-05-04 | Txintxarri
Hitzarturen lehen Gune Irekia egingo dute hurrengo larunbatean, Landaberri ikastolan
Hitzarturen lehen Gune Irekia egingo dute hurrengo larunbatean, Landaberrin.Herritarrak deitu dituzte hondakinen kudeaketari buruz eztabaidatzera. Egun osoan ahalik eta iritzi gehien bildu nahi dituzte, kontsentsuzko erabaki bat hartzeko

 

 

 


2018-05-03 | Usurbilgo Noaua
Erraustegiarentzako goi-tentsioko linearen aurkako sinadura-bilketa abiatu du Aire Garbiak

Zubietako erraustegia sare orokorrera lotzeko goi-tentsioko linearen aurkako agerraldia egin dute asteazken arratsalde honetan Lasarte-Orian, bertako Aire Garbia herri plataformak deituta. Eskaera bikoitza egin diote udalari. “Udalaren jabetzako lurzoruetan goi-tentsioko linea pasatzeko baimenik ez ematea eta erraustegia sare orokorrarekin lotuko duen 132 kV-ko goi-tentsioko linea egiteko obra lizentzia ez ematea”.


2018-04-26 | Zero Zabor
Urbaser eta FCC Zubietako pastela banatzen: inork ez ditu ikertuko -%25eko beherapen susmagarriak?

Espainian hondakinen merkatua konpainia handienen artean  adostuta elkarbanatzen dutela aspaldiko kontua da, auzitegiek isun handiz zigortua dute lehen ere Urbaser, ACS, FCC eta abarrez osatutako cartela. Zubietako erraustegiaren prozesua jarraitzen duenak, ordea, irudipena eduki dezake zaborren ugazaba handiok berdin jarraitzen dutela. Berrikitan FCCk Zubietako operazioan muturra sartzea nola lortzen ari den ikusi besterik ez dago.


2018-04-25 | Zero Zabor
Epaitegiak San Markoren 2016ko aurrekontuak baliogabetu ditu, Hernani, Oiartzun eta Usurbili arrazoi emanez

Espainiako Auzitegi Gorenak San Marko mankomunitatearen 2014ko aurrekontuekin egin bezala, EAEko Auzitegi Nagusiak 2016koak baliogabetu ditu, Atez Ateko bilketan ari diren Hernani, Oiartzun eta Usurbilgo udalei arrazoi emanez, hiru herrietako udal ordezkariek atzo prentsari zabaldu ziotenez.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude