argia.eus
INPRIMATU
Eureka Hot 4, Garikoitz Mendizabal eta Juan Carlos Irizar disko berriekin datoz

2009ko ekainaren 17a

Eureka Hot 4 taldeak funk, soul, punk eta rock-and-roll estiloan nahastu ditu World Champions diskoan. "Arima beltza" daukan diskoa dela azaldu zuten taldekideek atzo egindako aurkezpenean. Sosegua du izena Garikoitz Mendizabal txistulariaren bakarkako bigarren lanak. Disko pertsonala egin du Mendizabalek, batetik; baina bestetik, txistuari buruzko topiko batzuk ezbaian jartzeko asmoa ere badu lanak. Juan Carlos Irizarrek, bere aldetik, The Beatles taldea omendu du The Beatles eta ni diskoan. Pianoa jo du Irizarrek, eta talde batek lagunduta grabatu du lan berria.