argia.eus
INPRIMATU
Eulalia Abaitua lehen euskal argazkilari emakumezkoaren lanak, Bilboko Euskal Museoan

2010ko azaroaren 02a
Lavanderas

Argazkilari lanetan ibili zen lehen euskal emakumetzat hartzen da Eulalia Abaitua bilbotarra (1853-1943). Bigarren Gerra Karlistan Liverpoolera (Ingalaterra) alde egin zuenean ikasi zituen argazkilaritzaren teknikak. Bueltan, Euskal Herriko ohituren, jaien eta tradizioen dokumentu historiko garrantzitsua osatu zuen argazkien bidez. Bilduma horretako hainbat lan ikusgai daude orain, Bilboko Euskal Museoan. Horrez gain, Maite Jimenez Ochoa de Aldak liburua eskaini dio BBKren Bizkaiko Gaiak sailean, Eulalia Abaitua argazkilaria izenburupean.