argia.eus
INPRIMATU
Atzeratu egin da Fagor Etxetresnak, Mondragon eta erakundeen arteko bilera
  • Fagor Etxetresnek, Mondragon Korporazioak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Diputazioak eta Debagoieneko udalek gaur egitekoa zuten bilera atzeratu egin da, Mondragon Korporazioak ez daukalako hitzordura joaterik, EFE agentziak dioenez.

ARGIA @argia 2013ko azaroaren 04a
Langileen etorkizunaz arituko dira gaur Kooperatibako eta instituzioetako ordezkariak (Argazkia: Raul Bogajo / Argazki Press)

Kooperatibak egunotan ez baditu lortzen aurrera egiteko beharrezko dituen 170 milioi euroak, hartzekodunen konkurtsoan sartuko da.

"Gauzak gertatu behar dira datozen zazpi-hamar egunetan, bestela Kontseilu Errektoreko kideok -administrari bezala- behartuta gaude erabakiak hartzera; eta ezer lortzen ez badugu, uneotan hartu dezakegun erabaki bakarra konkurtsora joatea da", esan zuen Fagor Etxetresnetako presidente Xabier Bengoetxeak, hilaren 1ean Goienari emandako elkarrizketan.

Itxialdia Basauriko fabrikan

Bestalde, Edesako langileek itxialdi mugagabea hasiko dute bihar, asteartez, Fagor Etxetresnei "konponbideak" eskatzeko. 200 langile ari dira Edesak Basaurin duen fabrikan. Adierazi dutenez, termo elektrikoen negozioa bideragarria da, eta "erokeria" litzateke fabrika ixtea.