Gizonak butano bonbona bat lehertzearekin mehatxatu zuen etxegabetzea eteteko asmoarekin. Kaleratzear zegoela, bere amarekin batera etxean giltzapetu da, baina bi orduko negoziazioen ostean kanpora atera dira.
Urtarrilaren 25eko goizaldean gertatu zen, idazkari judiziala Ertzaintzarekin batera etxera iristean. Bonbona lehertzearekin mehatxu egitean poliziek portaleko bizilagunak irtenarazi dituzte. Bi orduko negoziaketen ondoren, ordea, gizona etxetik atera da eta atxilotu dute ustezko desobedientzia delitu larriengatik.
Irungo Udalak gertatutakoaren berri izatean premiaz ostatu eman dio familiari. Urtarrilaren 26tik gizarte langile bat arduratuko da familiaren etxebizitza arazoari aurre egiten laguntzeaz, Udalak jakinarazi duenez.
Zerbitzu sozialek ezagutzen zuten familiaren egoera larria, baina azaldu dutenez ez zuten etxegabetzearen berririk, Noticias de Gipuzkoaren arabera. Bidasoako Kaleratzeak Stop plataformak ere ez zekien kaleratzeko arriskuan zeudenik: “Familia ez da laguntza edo babes eske agertu, ez zerbitzu sozialetan, ez gure plataforman”.