argia.eus
INPRIMATU
"Potto" saio birtuala
Etxetik etxera bertso saioa egin du Bilbo Hiria irratiak
  • Eneko Abasolo “Abarkas”, Nerea Elustondo eta Eneko Fernandez bat-batean aritu dira bertsotan apirilaren 1ean, nor bere etxetik. Saioa hemen dago entzungai.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 5

Asteazkenetan Potto bertso saio birtuala egiteari ekin dio Bilbo Hiria irratiak, konfinamendua arindu nahirik. Bilbo Hiria irratiaren irratsaio honetan entzun ahalko dituzue hiru bertsolariek egindako lan hauek: hasierako agurrak, gaia, ofizioak, bakarkakoak eta bukaerako agurrak. Zenbat Garako kideek bidalitako hainbat bertso ere entzun daitezke.

Hau Bertso berriak Covid-19ari jarriak saioaren bigarren atala da. Martxoaren 23an egin zuten lehenengoa Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Maite Sarasolak. Hemen dago entzungai.