Etxeko lanak ordainduko balira Barne Produktu Gordinak %23,4 egingo luke gora Katalunian

  • BPG horren bi heren lortuko litzateke emakumeen eskutik, gizonen lan bikoitza egiten baitute etxean.

Onintza Irureta Azkune @oirureta
2017ko otsailaren 17a
Emakumeek etxeko lan orduak gizonekin berdinduko balituzkete, lan merkatuan %25 gehiago irabaziko lukete. Argazkia: Dani Blanco.

Ikerketa egin dute Emakumearen Behatokiak, Bartzelonako Merkataritza Ganberako Enpresa eta Ekonomiak (ODEE) eta Emakumeen Institutuak, jakiteko zein den etxeko lanek eta zaintzak duten balio ekonomikoa, baita erakusteko ere gizon eta emakumeen artean lanak banatzerakoan dagoen desoreka.

2015eko soldaten kopuruak hartu dituzte kontuan kalkuluak egiteko eta ordua zazpi euro gordin kontatu dute. Hala, etxeko lanak eta zaintza ordainduko balira, Barne Produktu Gordinak gutxienez %23,4 egingo luke gora, hau da, urtean 50.321 milioi euro.

Barne Produktu Gordinaren bi heren emakumeek osatuko lukete. Kataluniako ikerketaren arabera, emakumeak egunean hiru ordu eta 54 minutuz aritzen dira etxeko lanetan eta zaintzan, eta gizonak bi ordu eta bi minutuz.

Etxean berdin arituko bagina, emakumeek eurotan %25 gehiago irabaziko lukete

Alegia, gizon eta emakumeek egunero etxeko lanetan ordu kopuru bera egiteak, esan nahiko luke emakumeak lan munduan aritzeko denbora eta aukera gehiago izango lituzkeela eta denbora horretan ordainduzko lanean arituko balitz, urtean 2.759 euro gehiago irabaziko lituzkeela.

Kanal hauetan artxibatua: Sexismoa  |  Feminismoa  |  Enplegua  |  Ekonomia feminista

Sexismoa kanaletik interesatuko zaizu...
Badira izen mistoak Euskaltzaindiaren zerrendetan

Euskaltzaindiak 2001etik aurrera sexuaren araberako bereizketa finkatu zuen izenetan baina IKAren Deklinabidea aplikazioa garatzen ari nintzela salbuespenak badirela konturatu nintzen. Badaude Euskaltzaindiaren gizonezkoen eta emakumezkoen ponte-izenen zerrendetan, bietan, agertzen diren izen mistoak.


2018-01-08 | Miren Osa Galdona
BBCko kazetari batek kargua utzi du lan beragatik gizonek baino gutxiago irabazten duelako

Carrie Gracie BBCren Txinako arduradunak lan postuari uko egin dio, lan berdina egiteagatik gizonezkoek soldata handiagoa jasotzen dutela argudiatuz. Bi errealitateen arteko aldea “nabarmena” dela berretsi du Graciek. 30 urte daramatza Erresuma Batuko kate publikoan lanean eta orain arte soldaten bereizketa gauza jakina zela onartu arren, gaur egun egoera onartzeko ez dagoela prest nabarmendu du.


2018-01-05 | ARGIA
Euskaltzaindiak bere hiztegiko zenbait definizio alda ditzake, genero-berdintasuna hobeto islatzeko

Abenduaren 22ko osoko bilkuran Euskaltzaindiaren Hiztegian egin beharreko zenbait zuzenketa aurkeztu ziren, tartean, genero-berdintasunarekin zerikusia dutenak.


2017-12-21 | Zebrabidea
Euskal produktu ez sexisten txokoa

Eragintzako kide den Ainhoa de Muerza izan dugu gaurkoan. Eragintza zer den eta haren lana azaltzeaz gain, esku artean duten proiektu baten berri ere eman digu: “Euskal produktu ez sexisten txokoa”.


Bai, jostailu-katalogo ez sexistak egin daitezke

Neskentzat panpinak, sukaldeak eta arrosa koloreko jostailuak; mutilentzat autoak, super-heroiak eta urdina. Hori da ohikoena Gabonetako jostailu-katalogoetan, baina ToyPlanetek genero rolak nahastea erabaki du aurtengo katalogoan: jendeak egindako presioak ahalbidetu du konpainiak kontzientzia hartzea, aitortu dutenez.


2017-11-26 | Itxaro Borda
Andere handi iduri

XX. mendeko abestia da Tupintegiko Roxali, Iparraldeko jendartea traumatizatu zuen gertakari baten lekuko. Musika alegera, hitzen arteko soinu jokoak, irudimena akuilatzen duten erranak eta agerpenak: guztiak, Parisera sehi joan emazte gazte batez burlatzeko eta irri hantuak askatzeko herrietako ostatuetan gizonak biltzen zirenean.


2017-11-19 | Reyes Ilintxeta
"ETBko aurkezleak ezkontza batera joanen balira bezala doaz jantzita"

Ideien mundua maite du Inma Erreak eta horregatik da kazetaria, itzultzailea eta idazlea. Iruñeko Udaleko Euskara Zerbitzuko bere bulego berritik euskara aktibatzea da orain esku artean duen lan nagusia.


Bai, jostailu-katalogo ez sexistak egin daitezke

Neskentzat panpinak, sukaldeak eta arrosa koloreko jostailuak; mutilentzat autoak, super-heroiak eta urdina. Hori da ohikoena Gabonetako jostailu-katalogoetan, baina ToyPlanetek genero rolak nahastea erabaki du aurtengo katalogoan: jendeak egindako presioak ahalbidetu du konpainiak kontzientzia hartzea, aitortu dutenez.


2017-11-07 | Arabako Alea
Sexu erasoagatik atxilotu zituzten bost lagunetatik hiru, espetxera

Aurreko ostiralean, 18 eta 25 urte bitarteko lau gizon atxilotu zituzten, sexu erasoa eta indarkeriaz egindako lapurreta egotzita.


Zer eta mutilek nota txarrak ateratzen dituztela irakasleak emakumezkoak direlako

Badakizue zer dioen PISA ebaluazio famatuaren egilea den eta hezkuntzaren ildoak markatzea helburu duen ELGA erakundeak, berriki kaleraturiko txosten batean? Irakasleak gehienbat emakumeak direla eta hori izan daitekeela “mutilek eskolan duten motibazio baxuaren eta inplikazio faltaren” arrazoietako bat.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude