argia.eus
INPRIMATU
Etxeko hizkuntza ohiturez gogoetatzeko, “Etxealditik Euskaraldira”
  • Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den bigarren Euskaraldirako prestaketa moduan, eta ingurune hurbileko hizkuntza ohiturei buruzko gogoeta bultzatzeko, ekimena abiatuko dute apirilaren 20an.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 16a

Etxe barruan, gertuko harremanak eta elkarrizketak baliatuz, hizkuntza erdigunean jarriko du Etxealditik Euskaraldira ekimenak. Apirilaren 20an izango da aurkezpena eta 21etik 23ra berriz, gogoeta fasea. Apirilaren 24tik 30era, ariketak proposatuko dituzte Euskaraldiaren sustatzaileek, webgunearen eta sare sozialen bitartez.

Parte hartzera animatzen direnei, #EtxealditikEuskaraldira traola erabiltzeko eta @euskaraldia kontua aipatzeko eskatu diete. Etxeko leiho edo balkoietan koloretako puntu bat jartzera ere animatu dituzte parte-hartzaileak, ekimenarekin bat egin dutela adierazteko.