argia.eus
INPRIMATU
Etxegaraten ez dute bidesaririk jarriko
  • Etxegaraten ez dutela bidesaririk jarriko adierazi zuen atzo Larraitz Ugarte Gipuzkoako Bide Azpiegitura eta Mugikortasun diputatuak, Hiru garraiolarien sindikatuarekin egindako bileraren ostean. "Bilduk hasieratik izan zuen bidesarien aurkako jarrera, eta bide horretatik jarraituko du, Etxegaraten halako neurririk hartu gabe", azaldu zuen.

2011ko irailaren 14a
Etxegarate mendatea.

Supersur saihesbideari boikota

Bestalde, Sintrabi eta Egas garraiolarien sindikatuetako eta Asetravi patronaleko ordezkariek atzo iragarri zuten Supersur saihesbideari "boikota" egiteko asmoa dutela, bidesarien gehiegizko prezioak direla-eta. Handik pasa beharrean, Txorierriko igarobidea erabiliko dutela gaineratu zuten.

- Itziar Garamendi, Bizkaiko Garraio eta Herri Lan diputatua: "Garraiolariek eskatu digute Supersur eraikitzeko" (2011-09-13)