argia.eus
INPRIMATU
Etxegabetze prozesu batekin lotu dute Ormaiztegiko emakume baten heriotza
  • Banketxeak bere aurka abiaturiko etxegabetze prozesuarekin lotu du Gipuzkoako Stop Kaleratzeak plataformak Ormaiztegiko Ana Múgica ostalariaren heriotza. Elkarretaratzea deitu dute astearterako herriko Laboral Kutxaren aurrean, 19:00etan.

Iker OƱate Aiastui @iker_onate 2016ko apirilaren 18a
Gipuzkoako Stop Kaleratzeakek honako argazkia erabili du gertakariaren irakurketa egiteko. (Arg: Gipuzkoako Stop Kaleratzeak)

“Ezin izan du banketxearen aurkako borroka gogorrarekin, eta orain dela ordu gutxi joan zaigu, banketxearen traumak eragindako osasun arazoak ezin gaindituta”, adierazi du plataformak Facebook bidez.

Gipuzkoako Stop Kaleratzeaken esanetan, “egoeraren larritasunak eragiten ditu horrelako ezbeharrak”. Laboral Kutxa banketxearekin izaniko negoziaketetan ostalariak jasaniko “presioa” jarri du jo puntuan.