Gizon bat bere etxean gogortu da eta gasaren giltza irekitzeko mehatxu egin du Errenterian, gaur goizean gauzatzekoa zen etxegabetzea saihesteko. Hainbat ordu pasa ondoren, Ertzaintzak atera du etxe barrutik.
Gizona bakarrik egon da etxebizitzaren barruan, Galtzaraborda auzoko Parke kalean. Badaezpada eraikina hustu eta kale osoa itxi dute goizean zehar baina arratsaldeko lehen orduan Udaltzaingoak esan du egoera kontrolpean duela, eta bizilagunek euren etxeetara itzultzeko aukera izan dute.