Nafarroan %21,3 egin du gora etxebizitzen salerosketak 2013ko uztailean lehengo urteko uztailarekin konparatuz. EAEn baina, %22,6ko beherakada izan du. INEk (Espainiako Estatuko Estatistika Institutua) astelehenean argitaratu ditu datuak.
Txostenak adierazten duenez, gehien erosi diren etxeak dagoeneko erabilitakoak izan dira. Etxe berriek beherakada handiagoa jasan dute, bai etxebizitza libreak eta bai babes ofizialeko etxebizitzak.
Bizkaian %15,7ko jaitsiera izan da, Gipuzkoan %20,72koa eta Araban berriz, %36koa. Nafarroa izan da, beraz, Hego Euskal Herrian gorakada jasan duen erkidego bakarra.