Etxebizitza parke publikoa sortzea proposatu du ELAk eta desobedientziaren premia azpimarratu du

  • ELAk Hego Euskal Herriko etxebizitza egoerari buruz argitaratu duen txostenean, egoera “kezkagarria” dela salatu du. Alokairu sozialen alde agertu da eta proposamen orokor modura, etxebizitza parke publikoa sortzea bultzatu du.


2014ko uztailaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Hipoteketan oinarritutako eredua baztertu beharra azpimarratu du ELAk.

Ostegunean aurkeztu dute txostena Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak, Mikel Noval arlo sozialeko arduradunak eta Janire Landaluze azterketa bulegoko kideak. Hipoteketan oinarritutako eredua baztertu behar dela adierazi dute. Eredu horrek “zorpetzea eta espekulazioa” bultzatu eta ondorio “oso larriak” dakartzala diote; besteak beste, emantzipatzeko adina 29 urte ingurura atzeratzea, etxegabetzeen ugaritzea eta 100.000 pertsona independizatu ezinik egotea.

Azken urteetan jabetzari emandako “pribilegiozko” tratuaren gainetik, alokairu soziala bultzatzea beharrezkotzat jo du ELAk. Horregatik, egitasmo nagusitzat etxebizitza parke publikoa sortzea proposatu dute.

Muñozek adierazi du etxebizitza-eskubidea ezin dela epaile baten aurrean gauzatu, eta banku eta entitate finantzarioengana zuzendu da esanez “egungo higiezinen-enpresa nagusia” Estatuak eta banketxeek osatzen dutela.

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak azken urteetan sustatutako politikak ere salatu dituzte eta etxebizitza eskubidea legez bermatzea ezinbestekoa dela adierazi dute.

Desobedientzia zibilaren aldeko jarrera

Desobedientzia zibila etxebizitzaren arazoari aurre egiteko zilegitzat jo du ELAk. “Eskratxeak” edo etxe hutsak okupatzearen pareko ekintzak onargarriak direla azaldu Novalek, “gizartearen beharrei erantzun eta erantzukizun politikoak agerian geratzea ahalbidetzen dutelako”.

Etxebizitza-modeloa aldatzearen alde, mobilizazio soziala eta sentsibilizazioa landu behar direla adierazi du sindikatuak. “Etenik gabeko kanpaina” abiatu du horretarako.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Sei urteko espetxe zigorra eskatu dute bizkaitar baten aurka, etxegabetze bat gelditzen saiatzeagatik Bartzelonan

Bi lagunen kontrako epaiketa hasi da gaur, otsailaren 29ean, Bartzelonan. Akusatuetako bat Zeberiokoa (Bizkaia) da, eta bestea Esplugueskoa (Bartzelona). 2020an Bartzelonan etxegabetze bat gelditzen saiatzean, Esquadra Mossoak bortizki oldartu ziren han bildutakoen kontra... [+]


2024-02-26 | ARGIA
Eusko Jaurlaritzak helegitea jarri dio Espainiako Estatuko Etxebizitza Legeari

2023ko uztailean aurkeztu zuen helegitea, eta sei hilabetez Espainiako Gobernuarekin elkarrizketak izan ondoren, ez dira akordio batera iritsi, eta Eusko Jaurlaritzak adierazi du “helegitea jartzera behartu” dituztela. Eskumenak urratzea argudiatu du Jaurlaritzak. EH... [+]


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


Eguneraketa berriak daude