Etxebizitza Kontratu Herritarra bultzatu gura dute Durangoko gazteek

  • Herritarrei deialdia egingo diete, hutsik dituzten etxebizitzak gazteen esku jartzeko, taldea bera bitartekari bihurtuta.


2017ko irailaren 14an - 08:39

Etxebizitza eskubidearen aldeko Zabalduko Ditugu taldeak proposamen berria aurkeztuko du bihar gazteen alokairua sustatzeari begira: Etxebizitza Kontratu Herritarra idatzi eta landu gura dute. "Gazteon egoerara egokitutako prezio eta baldintzak" ezarriko dituzte kontratu horretan. Gero, herritarrei deialdia egingo diete, hutsik dituzten etxebizitzak gazteen esku jartzeko, taldea bera bitartekari bihurtuta. "Uste dugu etxebizitzaren arazoa herritar guztioi dagokigun zerbait dela", esan dute. Aholkularitza juridikoa ere jasoko dutela diote.

Zabalduko Ditugu taldeak mozioa aurkeztu zuen udalean alokairu soziala eskatzeko, eta aho batez onartu zen. Baina, "udal gobernuarekin ez da hitzemandako elkarlanik burutu", diotenez. Instituzioak, Faustegoienako babeseko 17 etxe gazteen alokairu sozialerako erabiliko ditu.

Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


2024-04-09 | Euskal Irratiak
Iñaki Etxeleku: "Gure estatutuek espekulazio merkatutik kanpo ezarri dute gure etxebizitza kooperatiba"

Bizitegi molde kooperatiboak zabalduz doaz Ipar Euskal Herrian. Euskal Hirigune Elkargoko azken biltzar nagusian Nicole Etxamendi, Itsasuko hautetsiak "Bizi lagun" kooperatibak kontutan hartu behar zirela eta alternatiba ona direla azpimarratu zuen.


2024-04-05 | Uriola.eus
Alokairuen laguntzak eskuratzeko baldintzak gogortu direla salatu du Berri-Otxoak plataformak

Lanbideren Etxebizitzarako Prestazio Osagarria eta gizarte-zerbitzuen Larrieldietarako Laguntzak desagerrarazi ditu Etxebizitzaren Lege berria garatu duen Dekretuak.


2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Eguneraketa berriak daude