Etxebizitza eskubidea bermatzeko lehen harria jarriko du EAEko Legebiltzarrak

  • Etxebizitza eskubidea aitortuko duen lege berria onartuko du EAEko Legebiltzarrak datozen hilabeteetan EH Bildu, PSE-EE eta UPyDren babesarekin. Aldaketa garrantzitsua ekar dezake, herritarrek eskubide hori exijitu ahal izango baitute epaitegietara joz.


2015eko maiatzaren 04an - 17:25
Etxegabetzeek herritar askoren haserrea eragin dute azken urteetan. Lege berriak aurrera egiten badu, bestelako etxebizitza politika egiteko lehen urratsa izango da.

Bi urte daramatzate Gasteizko parlamentuko etxebizitza lan taldeak eztabaidatzen, PSEk lege proposamena aurkeztu ondotik eta astelehenean amaitu dute lan taldearen txostena, hasierako proposamenari zenbait aldaketa sartuta –EH Bilduk jakinarazi duenez, euren “elementu eta neurri nagusiak” biltzen ditu azken dokumentuak–.

Orain txostena legebiltzarrean bozkatzea bakarrik falta da. Ez da datozen udal eta foru hauteskundeak baino lehen erabakiko, baina legeak aurrera egingo duela dirudi, UPyDk joan den ostiralean onartu baitzuen, El Mundoren arabera, proposamena babestuko duela –hartara, 38 legebiltzarkide leudeke alde eta 37 kontra, EAJkoak eta PPkoak–.

Etxebitza eskubide subjektiboa

Lege berriaren puntu deigarrienetakoa “etxebizitza eskubide subjektiboa” aitortzea da. Hau da, etxe baten alokairua ordaindu ezin duten pertsonek eskubidea izango dutela epaitegietan etxebizitza eskatzeko eta administrazioak eskubide hori bermatu beharko duela.

Aldaketa handia da gaur egungo panoramarekin konparatuz. Horregatik, eskubidea progresiboki gauzatuko da. Indarrean jarri ondorengo lehen urtean, hiru lagun edo gehiagoko bizikidetzako unitateei aitortuko zaie etxebizitza eskubide subjektiboa, urtean 15.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak baldin badauzkate.

Bigarren urtetik aurrera, bi kidekoek ere izango dute eskubidea, urtean 12.000 euro baino gutxiago jasotzen badute. Hirugarren urtean izango dute norbanakoek eskubide bera, 9.000 eurotik beherako diru-sarrerak baldin badauzkate.

Etxe hutsei zergak igo

Legeak aurreikusten duen beste neurri bat etxe hutsei kanon bat ezartzea da. Bi urte baino gehiago hutsik baldin badago, metro koadroko hamar euro eskatuko zaizkio jabeari urtean. Eta etxeak hutsik jarraitzen duen urte bakoitzeko, %10 igoko da kanon hori.

Bestetik, derrigorrezko alokairua dekretu bidez ezartzeko aukera ere aurreikusten du legeak, baita Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eraikitzen diren etxebizitza publikoen %80 alokairura bideratzea ere, legea indarrean jartzen den momentutik aurrea lehen bost urteetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


2024-04-09 | Euskal Irratiak
Iñaki Etxeleku: "Gure estatutuek espekulazio merkatutik kanpo ezarri dute gure etxebizitza kooperatiba"

Bizitegi molde kooperatiboak zabalduz doaz Ipar Euskal Herrian. Euskal Hirigune Elkargoko azken biltzar nagusian Nicole Etxamendi, Itsasuko hautetsiak "Bizi lagun" kooperatibak kontutan hartu behar zirela eta alternatiba ona direla azpimarratu zuen.


2024-04-05 | Uriola.eus
Alokairuen laguntzak eskuratzeko baldintzak gogortu direla salatu du Berri-Otxoak plataformak

Lanbideren Etxebizitzarako Prestazio Osagarria eta gizarte-zerbitzuen Larrieldietarako Laguntzak desagerrarazi ditu Etxebizitzaren Lege berria garatu duen Dekretuak.


2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Eguneraketa berriak daude