Etxebizitza eskubidea bermatzeko lege proposamena egingo du PAH plataformak

  • Espainiako Kongresuan aurkeztuko dute lege egitasmoa eta hauek izango dira proposamen nagusiak: Etxea ordainean uzteko eskubidea ezartzea, alokairu legea aldatzea, kaleratzeak gelditzea, etxebizitza soziala sustatzea eta oinarrizko zerbitzuak bermatzea. Manifestazioa egingo dute apirilaren 26an, Iruñean. Sindikatuen gehiengoak babesa eman du.


2017ko apirilaren 19an - 09:25
Hipotekek Kalte Eginikoen Plataformaren manifestazioa (Arg.: EFE)

Maiatzaren 14an aurkeztuko dute lege egitasmoa Madrilen, babaesa eman duten alderdien bitartez. Bost neurri nagusi proposatuko dituzte: Lehena, hipotekaren zorra kitatzeko etxea ordainean utzi ahal izatea eta abalisten etxebizitzen bahitura debekatzea. Bigarrena, alokairu merkeak sustatzeko prezioak arautu eta bermeak handitzea, eta kontratuak larrialdi kasuetan soilik etetea. Hirugarrena, kaleratze aginduak etetea, eta horretarako, bankuak alokairu soziala eskaintzea eta administrazioak behin behineko etxea bilatzea. Laugarrena, etxebizitza soziala bultzatzeko neurriak ezartzea. Eta bosgarrena, ura edo argindarra bezalako oinarrizko zerbitzuak bermatzeko neurriak ezartzea.

Nafarroako PAH plataformako ordezkariek azaldu dutenez, lehentasun moduan ikusten dute, besteak beste, bankuek ezarritako “abusuzko klausulak” bertan behera uztea eta kalteak jasan dituztenei ordainak ematea. Etxebizitzari lotutako eskubideez gain, pobrezia energetikoa gainditzeko neurriak ere aurkeztuko dituztela esan dute.

Manifestazioa deitu dute apirilaren 26rako, Iruñean. Orotara, hamaika sindikatuk babestu dute lege proposamena eta manifestazioa: ELA, LAB, CCOO, UGT, Steilas, CGT/LKN, ESK, CNT, EHNE eta Solidari. 29 eragile sozialek ere babesa eman dute, horien artean Munduko Medikuak, SOS Arrazakeria, Ekologistak Martxan eta Medicus Mundi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Elkarretaratzera eginen dute Baionan, Frantziako Ekonomia eta Etxebizitza ministroen bisitaren kari

Guillaume Kasbarian Etxebizitza ministroa eta Bruno Le Maire Ekonomia eta Finantza ministroa Baionan egonen dira ostiral honetan. Etxebizitza eskubidearen aldeko elkarretaratzera deitu du Herrian Bizi plataformak.


Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Sei urteko espetxe zigorra eskatu dute bizkaitar baten aurka, etxegabetze bat gelditzen saiatzeagatik Bartzelonan

Bi lagunen kontrako epaiketa hasi da gaur, otsailaren 29ean, Bartzelonan. Akusatuetako bat Zeberiokoa (Bizkaia) da, eta bestea Esplugueskoa (Bartzelona). 2020an Bartzelonan etxegabetze bat gelditzen saiatzean, Esquadra Mossoak bortizki oldartu ziren han bildutakoen kontra... [+]


Eguneraketa berriak daude