Etxean euskarazko filmak ikustea merkeago aterako zaie donostiarrei

  • Euskarazko pelikulak etxean eta merke ikustea posible izango da Donostian, “Etxean ere zinema euskaraz” ekimenari esker. Udalak, Zinemaldiak eta Euskalbideo bideo klubak jarri dute proiektua martxan, eta eskaintzak abenduaren 31ra arte iraungo du.


2014ko uztailaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Egitasmoaren helburua etxeetan euskarazko zinema kontsumitzea da

Euro bat kostatzen duen txartela erosiz, erabiltzaileek 133 film izango dituzte aukeran 50 zentimogatik alokatzeko. Pelikula guztiak euskaraz egindakoak, euskaraz bikoiztutakoak edo euskaraz azpititulatuak egongo dira.

Gainera, “Etxean ere zinema euskaraz” ekimenean parte hartzen dutenek Zinemaldirako sarrerak lortu ahal izango dituzte: irailaren 1a baino lehen hamar film edo gehiago alokatzen dituztenek Zinemaldirako sarrera bana jasoko dute nahi duten pelikula ikusteko, Belodromokoak eta Sail Ofizialekoak izan ezik. Eta uztailaren eta abuztuaren bukaeran hamar pelikula ikusteko lau bonu zozketatuko dira erabiltzaile guztien artean.

Ekainaren 30ean hasi zen promozioa eta urte bukaerara arte iraungo du. Euskalbideoren webgunean eta dendan bertan (Bergara kalea, 20) eskuragai dauden pelikulak kontsultatu daitezke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Hamabi hizkuntzatan banatuko du UEMAK Korrikari buruzko informazioa

23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.


2024-03-04 | ARGIA
Udalekuak egingo ditu UEMAk euskaraz bizi diren gazteentzako

Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]


Euskara Ipar Euskal Herrian
Azken sokatirak, hizkuntza politika eraginkor baten alde

2024 urte hastapenean adostuko du ondoko urteetarako hizkuntza politika Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta EEPk 2050ari begira egindako aurreikuspenak esku artean, alarma gorria pizturik du euskalgintza sozialak: ezin da orain... [+]


Azkoitiko Udala UEMAko kide izango da

EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.


Eguneraketa berriak daude