argia.eus
INPRIMATU
Etxeak zaharberritzea, eraikuntza sektorearen irtenbidea?
  • Etxebizitzen eraberritze plana jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak. Eraikinen zaharberritzea bultzatzea du helburu, geldirik dagoen eraikuntza sektorea dinamizatzeko.

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko abuztuaren 21
Jaurlaritzak 80 milioi zuzendu ditu, 2016 urte bitartean 52.000 etxe eraberritzea espero duen plan honetara. Argazkia: deia.con

Egungo egoera ikusita, eraikuntza sektoreko diru laguntzak zeregin horretara bideratuko ditu gehienbat Jaurlaritzak, eskaintza zabalagoa dagoelako eta lanpostu berriak sortzea errazagoa dirudielako ohiko eraikuntzaren aldean.

Jaurlaritzak 80 milioi zuzendu ditu, 2016 urte bitartean 52.000 etxe eraberritzea espero duen plan honetara.

Datuen arabera, EAEko etxeen %53k 50 urte baino gehiago ditu eta %15ek bere sarbideak hobetzeko beharra dauka. Datu horiek eskuan, eraberritze planak eraginkorra izateko baldintza guztiak dituela esan du Jaurlaritzak. Bestetik, energia kontsumoa eta karbono dioxido emisioak gutxitzeko diru laguntzak ere egongo direla adierazi dute.

Urkulluren exekutiboak martxan jarritako bigarren eraberritze plana da hau, aurrez etxe tresnen erosketarako plana jarri baitzen martxan, guztira 13.000 etxe tresna erostea ahalbideratu duena.