argia.eus
INPRIMATU
Bilboko bikario nagusia, Deustuko salestarretan gertatutako sexu-abusuez
“Etxea garbitu egin behar da”
ARGIA @argia 2019ko otsailaren 07a
Felix Alonso, Bilboko bikario nagusia / ETB

Alonsok dioenez, bi hanka-sartze handi egin ditu Elizak. Batetik, gertatutakoa "isildu eta isilaraztea". Bestetik, "pertsona hori" –14 ikasle ohik salatu duten irakaslea– lekuz aldatzea, pertsonaren barruan doalako arazoa.

Biktimak "erdigunean" jarri behar direla adierazi du Alonsok, "entzun, onartu eta harrera ona egin". Salestarren ardura dela dioen arren, Elizak garbiketa sakona behar duela uste du: "Argi eta garbi, etxea garbitu egin behar da".

Biktimen aldeko elkarretaratzea

Salestarretako ikasle ohi batzuek eta salaketak jarri dituzten hamalau pertsonen senide eta lagunek deituta, elkarretaratzea egingo da ostiralean Deustuko San Pedro plazan, 19:30ean. "Egiak ez du preskribatzen", diote.

Umeen kontrako sexu-abusuen aurreko "inpunitatea" salatu dute elkarretaratzera deitu duten lagunek, eta biktimentzat "auzoaren eta beste ikasle ohi batzuen" babesa zein inportantea den nabarmendu dute.

Jakinarazi dute, bestalde, e-posta helbidea sortu dutela (apoyovictimassalesianos@gmail.com), ikastetxeko ikasle ohi gehiagoren atxikimendua jasotzeko.