Larunbatean, uztailak 9, “Rigaer 94” eraikin okupatuaren aldeko manifestaziorako deialdia egin zen Berlinen, huste arriskua zela-eta. Protesta baketsua izan zen hasieran baina liskar bortitzekin amaitu zen. Hala ere, Poliziak ez zuen lortu jendeak eraikina uztea, lahaine.org-ren arabera.
Pasa den larunbat goizean jendetza bildu zen eraikinaren hustearen aurka. Manifestazioa gaualdean hasi zen, eta orduan egin zuten eztanda liskarrek. Negarra eragiteko gasa jaurti zuen Poliziak eta manifestariek harri eta botilekin erantzun zuten.
1.800 polizia agente bertaratu ziren manifestazioa hasi bezain pronto, Berlingo Poliziak berak azaldu duenez. Herena Berlin hiriko kanpoaldetik zetorren. The New York Times-ek azaldu du Poliziaren arabera “azken bost urteetako protestarik bortitzena” izan zela larunbatekoa.
3.500 kide izan ziren etxe okupatuaren defentsako manifestazioan kazeta estatubatuarraren arabera (7.000 eta 10.000 pertsona bitartean beste iturri batzuen arabera).
100 atxilotu inguru eta beste hainbat zauritu izan ziren. Friedrichshain auzoa izan zen liskarren eszenatokia, bertan baitago Rigaer kalea. Dagoeneko hainbat etxe hustu dituzte zonaldean.
1999 urtetik dago okupatua “Rigaer 94” Berlinen. Orain, auzoko gainontzeko etxe okupatuen erreferentzia da, informazio puntua.
Sare sozialen bidez zabaldu zuten Rigaerreko etxe okupatuko kideek larunbateko manifestaziorako deialdia, bideo baten bidez. Hemen ikusgai:
(Riot-)Mobivideo für die kommenden Termine rund um die #Rigaer Straße. https://t.co/haLM5zST4X #Rigaer94
— Gefahrengebiet (@NordkiezSupport) 3 de julio de 2016
Liskarren bideo ugari ikus daitezke sare sozialetan:
Argazki gehiago hemen ikusgai.