Etxe okupatu baten huste saiakerak liskar gogorrak eragin ditu Berlinen

  • Larunbatean, uztailak 9, “Rigaer 94” eraikin okupatuaren aldeko manifestaziorako deialdia egin zen Berlinen, huste arriskua zela-eta. Protesta baketsua izan zen hasieran baina liskar bortitzekin amaitu zen. Hala ere, Poliziak ez zuen lortu jendeak eraikina uztea, lahaine.org-ren arabera.  


2016ko uztailaren 13an - 11:27

Pasa den larunbat goizean jendetza bildu zen eraikinaren hustearen aurka. Manifestazioa gaualdean hasi zen, eta orduan egin zuten eztanda liskarrek. Negarra eragiteko gasa jaurti zuen Poliziak eta manifestariek harri eta botilekin erantzun zuten.

1.800 polizia agente bertaratu ziren manifestazioa hasi bezain pronto, Berlingo Poliziak berak azaldu duenez. Herena Berlin hiriko kanpoaldetik zetorren. The New York Times-ek azaldu du Poliziaren arabera “azken bost urteetako protestarik bortitzena” izan zela larunbatekoa.

3.500 kide izan ziren etxe okupatuaren defentsako manifestazioan kazeta estatubatuarraren arabera (7.000 eta 10.000 pertsona bitartean beste iturri batzuen arabera).

100 atxilotu inguru eta beste hainbat zauritu izan ziren. Friedrichshain auzoa izan zen liskarren eszenatokia, bertan baitago Rigaer kalea. Dagoeneko hainbat etxe hustu dituzte zonaldean.

1999 urtetik dago okupatua “Rigaer 94” Berlinen. Orain, auzoko gainontzeko etxe okupatuen erreferentzia da, informazio puntua.

Sare sozialen bidez zabaldu zuten Rigaerreko etxe okupatuko kideek larunbateko manifestaziorako deialdia, bideo baten bidez. Hemen ikusgai:

Liskarren bideo ugari ikus daitezke sare sozialetan:

Argazki gehiago hemen ikusgai.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


Eguneraketa berriak daude