Madrilen hemezortzi gazte atxilotu dituzte etxegabetzeen kontrako ekintza bat egiteagatik Moratalaz barrutiko udal biltzarrean. Otsailaren 17an batzarra eten zuten etxe kaleratzeen aurkako oihuekin eta “etxerik gabeko jenderik ez, jenderik gabeko etxerik ez” zioen pankarta zabaldu zuten.
“Espainiako Estatuaren erakundeen aurkako delituak” egozten dizkiete Erlantz Ibarrondo akusatuen abokatuak azaldu duenez. Espainiako ikasle grebaren harira antolatutako manifestazioan izandako gertakariengatik ere atxilotuak ikertzen ari da polizia. Madrilgo “Distrito 14” eta “Frente 202” taldeetako kideak dira atxilotuak.
Gazteak berehala kanporatu zituzten aretotik ondorengo bideoan ikusi daitekeenez:
Espainiako Gobernuaren ordezkari Cristina Cifuentesek adierazi duenez “plenoan sartu eta sekula iskanbila sortu zuten. Erasoak izan ziren”. Diagonalek jaso duenaren arabera zigor kodearen 505. artikuluaren arabera sei hilabetetik urtebeterainoko espetxe zigorra jarri diezaiekete atxilotuei.