Etxe kaleratzeek gora egin dute azken urteetan Hego Euskal Herrian

  • Hego Euskal Herrian 16.165 etxe kaleratze izan dira 2007 eta 2015 urte bitartean, Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak jakinarazi duenez; guztira 20.417 zeuden aurreikusita.


2016ko martxoaren 08an - 11:22
Etxe kaleratzeen aurkako ekimenek zenbait etxegabetze geldiarazi dute.

Etxe kaleratzeen ia erdia Bizkaian izan da, %45,7. Ostera, Araba (%20,5) eta Nafarroa (%18,8) daude; eta azkenik Gipuzkoa, %15.

Duela hiru urtetik, “hipoteka betearazteko prozedura” gisa agindutako kaleratzeen zenbatekoa zehazten du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak; ordutik mota horretako 1.058 etxegabetze izan dira eta 2015ean gora egin zuten: 2014an 375 ziren eta hurrengo urtean 459. 2014ko datuekin alderatuta, %59,4 kaleratze gehiago izan ziren Araban. Nafarroan eta Gipuzkoan ere gora egin zuten, %32,6 eta %16,4. Datuek Bizkaian izan zuten hazkunde txikiena (%4,8).

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak ez du zehaztu oraindik burutzeke dauden kaleratzeak bertan behera gelditu diren behin betiko edo etorkizunean aurrera eramango dituzten. Azken urteetan etxe kaleratzeen aurkako plataformak sortu dira eta ekimen ugari antolatu dute, etxegabetzeak saihestu nahian. Zenbait etxe kaleratze geldiarazi dute horrela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


2024-02-13 | ARGIA
Hamabi familia etxetik bota nahi dituzte Pasaian, trenbide zati bat egiteko

Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.


Eguneraketa berriak daude