Etxea uzteko agindua zuen gaurko emakume batek Artikaberrin eta momentuz bertan behera gelditzen dela jakinarazi du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. "Emakumearen abokatuak atzo jaso zuen deia epaitegitik eta ebazpenaren berri eman zioten", azaldu du Ainhoa Mendiluze sindikatu horretako kideak. "Erresistentzia egiten segituko dugu, gertutik jarraituko dugu presioa egiten.
Ez du "momentuz" bere etxea utzi beharko Artiberriko emakumeak. Gaurko zuen iragarria Ibercajarengandik etxea uzteko betebeharra, baina emakumearen abokatuak atzo arratsaldean jakin zuen epaitegitik ebazpen batek geldiarazi eginen zuela etxe kaleratzea "behin behinean".
Azken orduko horrekin "kontent" azaldu dira Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kideak, baina "tentuz" hartu dute albistea. "Gertutik segituko dugu kasu hau, zer gerta ere", azaldu du Ainhoa Mendiluze sindikatu horretako kideak. Artikaberrin Mendiluzeri Haritz Pascual kazetariak egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.