argia.eus
INPRIMATU
Kultur ekitaldiak
"Euskaldun bat, Euro bat" kanpaina abiatu dute Baigorriko Etxauzia Jauregia erosteko
  • Hona Etxauzia Jauregia erosteko lema: “Euskaldun bat, euro bat, konda gaitezen!”. Egitasmoa 2015eko apirilean abiatu zen. Antolatzaileek orduan erran zuten: “Neurriz gaineko ideia bat, irudiz”. Alta bada, segidan “herriko jauregia erosiko bagenu denek elkarrekin?”, pentsatu zuten.

     

Mikel Asurmendi @masurmendi 2016ko martxoaren 02a

Etxauzia gaztelua Nafartarren etxe bihurtu nahi dute, funtsean Euskaldunen sarea bilakatzeko eta nafarren bidez, euskaldun guzientzat irekia izan dadin, bultzatzaileek adierazi dutenez. Besteak beste, ikerketa, aurkikuntza, berrikuntza, sorkuntza gune berezia eta harremanen trukatzeko tokia izatea nahi dute.

“Ama Euskal Etxe” baten gisakoa, harrizkoa baina Interneten eta sarean taxutzekoa. Hots, munduan gaindi lantzen diren ekimenak elkartzeko bideratua.

“Nafartarren etxea, Euskaldunen sarea” proiektua diruz hornitzeko kanpaina abiatu dute sustatzaileek. Udaberri osoan zabalik izanen da. Euskaldun bakoitzak euro baten truk Nafartaren etxea bere egin dezake.

Asmoarekin bat egiteko helbidea euskaldunbateurobat.com.