argia.eus
INPRIMATU
Baigorriko Etxauzia Gaztelua berreskuratzeko herri ekimena, Nafartarren Etxea eraikitzeko
  • Baigorriko Etxauzia elkarteko kideek herriko Etxauzia Gaztelua berreskuratu nahi dute Nafartarren Etxea eraikitzeko. Iazko Nafarroaren Eguna kari abiatu zen egitasmoak indarrean segitzen du. Otsailaren 27an abiatuko dute kanpaina.

ARGIA @argia 2016ko otsailaren 17a

Etxauzia Erdi Aroko gaztelua da, eta salgai dago. Egitasmoaren helburuetako bi hauexek dira: ekimen kultural eta soziopolitikoen elkargune bihurtzea eta euskal diasporarekiko gune zabal bihurtzea.   

Nafartarren Etxea erosteko asmoa iragan urteko Nafarroaren Egunean iragarri zuten elkarteko kideek. Lehen ekimenetako bat Nafarroako Erresumako eta Euskal Herriko orobat historiari buruzko erakusketa interaktiboa eratzea litzateke.

Helburua ez da, kudeatzaileen hitzetan, Nafarroako museo historiko bat eraikitzea, alderantziz, iraganari begiratzea baino etorkizunari begiratzea da nahikaria. Elkartearen idazkari Antton Currutcharryk dioenez  “gure sustraiak berreskuratu nahi ditugu gure burua aurkitzeko”. Bidenabar, proiektuak Euskal Herriko ekonomia ere garatu eta lagundu dezake.

Tokiko agintariek eta auzapezak begi onez ikusi dutela egitasmoa.