Etxarri Aranazko Udalak sufrimenduaren mapa aurkeztu du

  • Sufrimentuaren mapa Etxarri Aranatzen dokumentua aurkeztu du udalak gaur. Eneka Maiz Ulaiarrek azaldu duenez, "herri txikian, sufrimendu handia" izan da. Horretaz, "asko hitz egin da, baina ez da ikertu". Aurkeztu duten dokumentua "lan tresna bat izan nahi du".

Begoña Goikoetxea, Aritz Ikobaltzeta, Eneka Maiz (alkatea), Alazne Juaniz eta MAria Saez de Albeniz zinegoztiak. Argazkia: Guaixe
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 23an - 09:27

Alkateak zehaztu duenez, "Hasierako hurbilketa bat da, Osatu, garatu eta zuzendu beharko dena". Horretan laguntzeko deia egin die etxarriarrei. Herritarrei eta eragileei "iragana aztertuta" elkarbizitzarako espazioak sortzeko deia egin die udalak.

Bestetik, jakinarazi dute gaur jendaurrean aurkeztutako dokumentua herritarrendako antolatutako batzarrean aurkeztuko duela Euskal Memoriako Iñaki Egaña ikerlariak. Batzar hori hilaren 30ean, heldu den asteartean, 18:30ean izanen da.

Datuak

Gerra Zibilekoak

17 etxarriar hilak. Tartean Felix Lopez Sanchez alkate izandakoa.

4 Errepublikaren aldeko borrokan hilak.

4 Etxarrin, Lizarrustin, fusilatutako ordiziarrak.

4 Etxarrin, Haritzalkon, fusilatutako sakandarrak.

17 Preso egondako etxarriarrak.

12 Depuratuak.

1 Errepublikazaleek hildakoak. Umea, Iruñeko bonbardaketa batean hila.

225 Ejercito Nacionalean borrokatu zutenak.

24 Ejercito Nacionalean borrokatu eta hil ziren etxarriarrak.

Gerrostea

7 Erbesteratuak edo errefuxiatu eremuetan izandakoak.

5 Kartzeleratuak.

1966-2015

1 Torturatu ondoren bere buruaz bestew egin zuena.

6 Tribunal de Orden Publico auzitegian epaitutako etxarriarrak. 5 kartzelara zigortu zituzten.

5 Hildako, ejerzitoak Andian utzitako lehergailuak txatarrerako jaso eta lehertzean.

1 ETAk hildakoa: Jesus Ulaiar alkate ohia.

3 ETAko kide hilak.

8 Segurtasun indarrek zaurituak.

9 Gerra zikin ekintza.

64 Atxilotu eta epaitu. (Salatutako torturak ez dira ikertu)

11 Erbesteratu.

19 Kale borroka ekintza.

Proiektuari buruzko Informazio guztia "Azken 80 urteetako sufrimendua jasotzera" artikuluan jaso zuten.

Artikulu hau Guaixek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal gatazka
Jon Anzaren desagerpenetik hamabost urtera, galderek erantzunik gabe jarraitzen dutela salatu dute

Duela hamabost urte desagertu zen euskal militantea. Baionan Tolosarako (Okzitania) trena hartu eta ez zen berriz agertu. Hortik hamaika hilabeteetara atzeman zuten bere gorpua Tolosako (Okzitania) gorputegian. "Egia jakiteko eskubidea" aldarrikatu dute Anza zenaren... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


Urtebeteko eta bi urteko espetxe zigorrak eskatu ditu prokuradoreak Molle eta Etcheverry bakegileentzat

Espetxe zigor arinak eskatu ditu Frantziako fiskaltzak Parisen epaitzen ari diren Jean Noel Txetx Etcheverry eta Beatrice Mollerentzat, ETAren helburuen arabera jardutea egotzita. Hala, zigor horiekin bakegileek ez lukete espetxera joan beharko. Maiatzaren 16an emango dute... [+]


Eguneraketa berriak daude