Italiako gobernu koalizioaren akordio-zirriborro batek eurotik irtetea eta Errusiaren aurkako isunak bukatzea aurreikusten du

  • Lega Nord (LN) eta Movimento 5 Stelle (M5S) alderdi italiarrek gobernua osatzeko akordioaren zirriborro bat argitara atera da. Eurotik ateratzeko plan bat jasotzen du dokumentuak, “beharrezkoa balitz”.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta
2018ko maiatzaren 16a
Matteo Salvini, Legako senataria (Arg: casoaislado)

Bestalde, Ministro kontseiluarekin paraleloan jardungo lukeen organismo bat sortzea ere aurreikusten da dokumentuan. Organismo horrek eragingo luke alderdi biek erabaki politiko lotesleak hartzeko aukera izatea. Horrez gain, Europako Banku Zentralak Italiako zorra barkatzea lortu nahi dutela agertzen da zirriborroan.

Huffington Post-ek argitaratu du dokumentua. Aipatutakoaz gain, erakusten du bi alderdi italiarrek Errusia kide ekonomiko eta komertzialtzat jotzen dutela, eta eskatzen dutela “Errusiari ezarritako isunak segituan baliogabetzea”.

Legak immigrazioaren aurkako politikak bultzatu nahi ditu, Matteo Salvini senatariak argi utzi duenez: “Guk immigrante gehiegi hartu eta mantendu ditugu, orain legezkotasunaren, segurtasunaren eta pertsonok jatorrizko herrialdeetara itzultzearen momentua da”. Gai horretan izaten ari dira diferentzia nabarmenenak LNren eta M5Sren artean. Europar Batasunak ere esku hartu du auzian, bi alderdiak presionatuz asteazken honetan La Stampa egunkariak kontatu duenez

Zirriborroaren sortzaileek filtratutako informazioa ukatu dute, esanez dokumentua orain bost urte idatzi zela. Alabaina, Público hedabideak baieztatu du dokumentua orain bi egunekoa dela.

Kanal hauetan artxibatua: Italia  |  Errefuxiatu krisi globala

Italia kanaletik interesatuko zaizu...
Florentziako senegaldarrak arrazismoaren aurka altxatu dira azken hilketaren ostean

Gizon italiar batek auzokide senegaldar bat hil zuen astelehenean Florentzian, eta Toscanako hiriburuko senegaldarrak arrazismoaren aurka altxatu dira, Info Aut-ek jaso duenez.


Eskuina garaile Italiako hauteskundeetan

Eskuina atera da garaile Italiako hauteskundeetan, baina alderdietako inork ez du gehiengo absolutua lortu, eta herrialdeak hartuko duen norabide politikoa ez da ziurra. Boto gehien jaso dituzten alderdiak Bost Izarren Mugimendua eta Lega Norte talde ultraeskuindarra izan dira.


2018-03-04 | Xuban Zubiria
Potere al Popolo hautagaitza
Esperantza izpi bat ezkerrarentzat Italiako hauteskundeetan

Italian ospatzear diren hauteskunde orokorren atarian, zenbait mugimendu sozialen erraietatik fenomeno politiko berria sortu da, Potere Al Popolo. Krisiak eta prekarietateak gogor kolpaturiko italiarren ahotsa izan nahi du martxoaren 4ko hauteskundeetan.


2018-03-02 | Miren Osa Galdona
AHT ez dela beharrezkoa onartu arren, proiektuak aurrera jarraituko duela esan du Italiako Gobernuak

Italiako Gobernuak zilegitasuna eman dio NoTAV kanpainari, argitaratu berri duen txosten baten arabera. Onartu du abiadura handiko trena ez dela beharrezkoa egun lurraldearen ezaugarriak kontuan izanda. Hala ere, proiektuak aurrera jarraituko du.


2018-01-08 | Andoni Mikelarena
"Berlusconi Presidente", martxoko Italiako hauteskundeetarako eskuinaren leloa

Forza Italia, Fratelli d’Italia eta Liga Norte alderdi xenofoboa koalizioan aurkeztuko dira datorren martxoaren 4an egingo diren hauteskunde orokorretara.


Helduleku bat zulo beltzean

Errefuxiatuen krisiak ez du etenik, komunikabideetan haren oihartzuna apaldu bada ere. Mediterraneoa munduko hobi komunik handienetakoa da. Inoiz ez dugu jakingo zenbat lagun ito diren itsasoan, bizimodu hobe baten bila. Errefuxiatuen krisiari aurre egiteko, Europar Batasunak mugen kontrolera bideratu du indar guztia, polizia eta militarren presentzia handituz.


2017-12-01 | Andoni Mikelarena
Italiako Giroak ez du Palestina aintzat hartuko Israelen presioei men eginez

Jerusalemen hasiko da 101. Italiako Giroa. Hasiera batean antolakuntzak hiriaren ekialde okupatua eta mendebaldea bereizi bazituen ere, Israelen presioen ostean, hala ez egitea erabaki du.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude