argia.eus
INPRIMATU
“Etorkizuna eraiki ahal izateko lehendabizi historian gertatu denaren berri izan behar dugu”

2010ko urtarrilaren 08a

[Nabarraldek "1512, Nafarroako Konkista" dokumentala DVDan kaleratu du euskaraz, frantsesez, gazteleraz eta ingelesez]

"Herri batek, neurri batean, bere burua historiaren bitartez ikusten du, eta honek nolabaiteko erreferentziak ematen dizkio. (...) Nafarroako Gobernuak, honetaz jabetuta, gaia bere eremura eramateko, hau guztia garatzen duen batzordea sortu du: Comisión científica para la celebración del V centenario de la incorporación de Navarra a España. Ez dauka hitz bat soberan. Eufemismo izugarria da. Indarkeria eta konkista hitzak incorporación terminoan bihurtu dituzte. (...) Gure helburua konkista nolakoa izan zen eta gure historian zer nolako eragina izan zuen zabaltzea da. (...) Legez kanpo zerbait kendu dizutela ez bazara jabetzen, zaila da egoerari buelta ematea". (2010-01-08)

Hemen dokumentalaren hasiera gazteleraz: