argia.eus
INPRIMATU
Etorkinen eskubideen alde, Donapaleun eta Hendaian
  • Etorkinen eskubideen aldeko elkarretaratzeak, Tarajaleko sarraskiaren hamargarren urtemugan.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2024ko otsailaren 08a

Frantziako gobernuak bultzatu duen Immigrazio legea gaitzetsi dute, beste behin ere, hamarnaka herritarrek. Hendaia eta Donapaleun elkarretaratzeak antolatu dituzte, eta Espainiako Guardia Zibilak 2014ean Ceutako mugan hil zituen hamar etorkinak gogoratu dituzte, baita, 2021ean Bidasoa ibaia trabeskatu nahian zendu diren bederatzi etorkinen memoria aldarrikatu ere.