Etorkinen eskubideak bermatu vs. murriztu

  • Arrazakeria instituzionalak, zoritxarrez, izan du presentziarik gurean. Nabarmen eta agerikoena, PPrena. Javier Maroto Gasteizko alkatea izan du buru, baina alderdikideek babestu eta bat egin dute hark esandakoekin eta hark egindakoekin. Laburrean, popularrek defendatu dute etorkinak gizarte laguntzetatik bizitzera datozela eta eskatu dute Eusko Jaurlaritzaren eskumena den Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) moldatzea, kanpoan jaiotakoek zailago izan dezaten errenta eskuratzea.


2015eko maiatzaren 19an - 08:35

Aipatzeko moduko beste episodiorik izan da. Josu Bergara Sestaoko alkatea (EAJ) entzun dugu esanez “kaka hori” ez dela Sestaon erroldatuko (etorkinak eta ijitoak mintzagai). Eta Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak ere (EAJ) mamu xenofoboak astindu ditu, etxebizitza eskubidea bermatzeak etorkinak masiboki erakarriko dituela adierazi duenean.

Azken finean, kontua da nola ulertzen duten gure ongizate eredua alderdiek: herritar guztientzako babes eta aukera gisa, jaioterriagatik bereizketarik egin gabe guztiei eskubide eta betebehar berdinak bermatuz; ala "bertakoak eta kanpokoak" binomioa irizpide hartu eta atzerritarrei eskubideak murriztuz –eta bide batez, kulturaniztasuna elkarbizitzarako baino, liskarrerako eta gatazkarako motibo bihurtuz–.

Hots, aldundi eta udaletako gizarte zerbitzuak eta enplegu politikak denei zuzentzea, egoera ahul eta prekarioenean daudenak lehenetsiz, vs. prestazio sozialetan kanpoan jaiotakoei baldintzak gogortzea eta enplegu politiketatik at uztea; libreki zirkulatzeko eskubidea bultzatzea, vs. kolektibo jakinei erroldatzeko zailtasunak jartzea; osasun eta hezkuntza unibertsala eta duina eskaintzea, vs. etorkinei osasun publikoaren ateak ixtea (Nafarroan gertatu bezala) eta ghetto bihurtzen diren eskoletan kontzentratzea; Kulturaniztasun edo Migrazio zinegotzi edo teknikaria jartzea, vs. herriko garapenean migratzaileak aintzat ez hartzea...

Diskurtso politikoki zuzenetik harago, batzuen eta besteen praktikak esango digu gure herriko/aldundiko/erkidegoko hautagai bakoitzak non kokatzen duen bere burua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2015
Uxue Barkos
"Nafar gizartean aldaketa sakona gertatu da"

Nafarroako Parlamentuko zarata politikotik at, Uxue Barkos lehendakariak gizartea lasai dakusa. “Kalera ateratzen bazara, jendea lasai ikusten duzu, lasaitasunez hartzen dute azken lau urteotan  gizartean gertatu den aldaketa sakona”, adierazi du Barkosek,... [+]


2018-12-14 | Mikel Asurmendi
Aldaketaren aldeko politika gauzatzen jarrai liteke Nafarroa Garaian

Nafarroako Foru hauteskundeak maiatzean izanen dira. EiTB Focusek egindako inkesta baikorra da oro har, gaur egun, Nafarroako Gobernuan ari den koalizioarentzat. Iruñeko Udalean ordea, egungo gobernuaren jarraipena kolokan liteke.


Ahal Duguko zuzendaritzaren kontrako bide legalak hartuko dituela iragarri du Laura Perez parlamentariak

Nafarroako Ahal Duguko bozeramaile ohiak bere kontra abiatutako prozesua salatu, eta aldaketa arriskuan ez dagoela azpimarratu du.


2017-10-12 | Andoni Mikelarena
'Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan' kanpaina abiatu du Kontseiluak

Eremu mistoko hainbat herritan egingo dute kanpaina. Herritarrak instituzioei zonifikazioarekin amaitzeko eskabidea egitera bultzatu nahi dituzte.


2017-09-06 | Guaixe .eus
Nafarroako Parlamentuak Altsasuko auziko fiskaltzaren eskaerarekin "erabateko desadostasuna" azaldu du

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen kontra fiskaltzak egindako zigor eskaeren aurka egin du.


Eguneraketa berriak daude