argia.eus
INPRIMATU
ETBren inkesta: enpate teknikoa EAJ eta EH Bilduren artean
  • Horrela geldituko lirateke emaitzak Gizakerrek ETBrentzat egindako inkestaren arabera.

ARGIA @argia 2024ko apirilaren 21a
Iturria: EITB

Hauteslekuak itxi ondoren ETBk argitaratutako inkestaren arabera, EAJk eta EH Bildu enpate teknikoa izango lukete: bakoitzak 26-28 eserleku. EAJk botoen %35,7 lortuko lituzke (eta 3-5 eserleku galdu) eta EH Bilduk %32,9 (eta 5-7 eserleku irabazi). Horren arabera, lehia zorrotza izango bide da.

Hirugarren indarrak ere, PSE-EEk, bi parlamentari gehiago izan ditzake (10-12) eta %0,6 puntuko igoera.

PP litzateke laugarrena eta 1,5 puntuko igoera lortuko luke (gaur egun baino parlamentari bat gehiago, 7 lortuta). Hala izanda, Voxi kenduko lioke alderdi horrek gaur egun duen bakarra.

Elkarrekin Podemos eta Sumarren arteko lehian, inkesta honen arabera Podemosek 1-2 lor ditzake eta Sumarrek 0-2.

Herrialdeka aztertuta, Araban eta Gipuzkoan EH Bilduk irabaziko luke, eta Bizkaian EAJk.