argia.eus
INPRIMATU
ETBren Nafarroako antenaren afera Europara eramateko prest da EA
  • Nafarroako Gobernuko Industria Ministerioak adierazi du EAri jarritako 45.000 euroko isuna ez duela atzera botako, eta Auzitegi Nazionalean bideratzen ari diren auzi judizialak aurrera jarraituko duela.

ARGIA @argia 2013ko uztailaren 05
EAK paratutako hedagailua Gobernuak itxiarazia. Argazkia: eitb.labsindikatua.org

EAk esan du auzi-errekurtsoa jarriko duela Auzitegi Nazionalean, eta Espainiako Estatuan ezer lortzen ez badute Europara joko dutela. Miren Aranoa EAko kidearen iritziz, “auzitegiek azken buruan arrazoia emango digute eta hemen ez bada Europan”.

Duela urtebete baino gehiago, EAko hainbat militantek Iruñerrian ETB 1 eta ETB2 modu digitalean ikusteko antena ezarri zuten. Gobernuak isuna jarri eta bide judiziala ireki zuen. EAren ustez, ekintza hark PPren eta UPNren jarrera irizpiderik gabea izan zela erakutsi zuen. Izan ere, antena ez jartzeko haiek emandako argudioa ekonomikoa zen. EAk abiatuko duen prozesu judizialak diru beharrak eragingo dituenez kontu korrontea ireki dute.