argia.eus
INPRIMATU
ETBko zuzendariaren hitzak gogor kritikatu dituzte EAJk eta LABek
  • Miguel Angel Idigoras ETBko zuzendariak El Correo egunkarian esandakoek EAJ eta LABen haserrea piztu dute. Haren hitzetan, "Ezker abertzalea eta EAJko sektore erradikalak ETBri su ematen ari dira". EAJk adierazi du adierazpen horiek onartezinak direla: "Hain leku gutxian ezin dira txorakeria, baieztapen oker eta gezur gehiago esan. Gizon honek ahaztu du duela ez asko ETAk lehergailu bat jarri zuela EITBko egoitzan. Ahaztu du profesional askok, ni barne, ETAren mehatxu gutunak jasotzen genituela", esan du Andoni Ortuzar BBBko presidenteak.

2010ko azaroaren 10

LABek dioenez, "Idigorasek baieztatzen badu telebistak soilik herriaren erdiarentzat emititzen zuela, gaur egun horraino ere ez dela iristen onartu beharko du". Aitzitik, PSE-EEk babestu egin ditu ETBko zuzendariaren kritikak. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, ETBko zuzendaritza berria ahalegina egiten ari da "kalitatezko" telebista "plurala" bultzatzeko, "terrorismoaren aurkako borrokarekin konprometitua dagoena".