argia.eus
INPRIMATU
ETBko eguraldi mapan, Euskal Herria hiru zatitan

2009ko ekainaren 30
ETBko eguraldi mapa berria.

Euskal Herriko zazpi lurraldeak ez dira baturik ikusten jadanik ETBko eguraldi mapan. Atzo egin zuten aldaketa telebista horretako kateetan; Nafarroako Foru Erkidegoa, Eusko Autonomia Erkidegoa eta Ipar Euskal Herriaren muga administratiboak ikusiko dira hemendik aurrera. Horretaz gain, Kantabria, Errioxa, Zaragoza, Burgos –Trebiñu ere bai– eta Soriako lurraldeen zatiak ere ageri dira. Ikusmin gehien sortu zuen emisioan, atzo eguerdiko ETB1eko albistegian, Nafarroako eta Zuberoako zati bana mapatik kanpo geratu ziren (argazkian ikus daitekeen moduan). Hala ere, gaueko emisioetan, ETB3n behintzat, Euskal Herri osoa ageri zen mapan. Urko Aristi aurkezleak bere tarteak sortutako ikusmina nabarmendu zuen, eta horregatik iragarri zuen eguraldi ona gaurko.