ETB3-ren alde ekiteko garaia Nafarroan

  • Gaur egun Nafarroako haur gehienek ez dute ETB3 (marrazki bizidunak euskaraz) ikusteko aukerarik, eta ez dago aldaketarako zantzurik. Giltza PPren Gobernuaren esku dago, eta erraztasunak eman ordez, traba teknikoak eta isunak jartzen ari da, Nafarroan euskarazko kateak eta irratiak hartzearen kontra.


2017ko ekainaren 23an - 10:40

Gauzak argi azal ditzagun: Gaur egun Nafarroako haur gehienek ez dute ETB3 (marrazki bizidunak euskaraz) ikusteko aukerarik, eta ez dago aldaketarako zantzurik. Giltza PPren Gobernuaren esku dago, eta erraztasunak eman ordez, traba teknikoak eta isunak jartzen ari da, Nafarroan euskarazko kateak eta irratiak hartzearen kontra. Hau da gaur egungo egoera:

Autonomia erkidegorako lau lizentzia ditu Nafarroak: Bi Navarra Televisionenak dira, beste bat Nafar Telebistarena, eta beste bat ETB1 emititzeko erabiltzen da.

Bestalde, Nafarroako eskualdeetarako lizentziak daude:

- Mendialderako lizentziarik ez dago, baina Gipuzkoatik hurbil dauden herri batzuetan ETB3 ikus dezakete.

- Iruñerriko (Nafarroako haur gehienak bertan bizi dira) lau lizentziak harturik daude jada: Bat Hamaikarena da, beste bat Xaloarena, beste bat NTB11rena, eta beste bat ETB2 emititzeko erabiltzen da. Ez dago ETB3 ikusterik.

- Lizarran, Tafallan, Zangozan eta Tuteran, lizentzia hutsak bazirenez, ETB3 emititzeko erabiltzen da horietako bat. Horrek esan nahi al du Iruñetik hegoaldera denean ikusten dela ETB3? Ez, emisioak oso perimetro txikia hartzen du toki horietan.

Espainiak sinatu zuen Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Ituna, eta hartan, besteak beste, konpromisoa hartu zuen euskarazko irrati eta telebistak hartzeko askatasuna bermatzeko (11.2 artikulua). Espainiako Konstituzioak berak hau dio 3.3 artikuluan: "Espainiako hizkuntza mota ezberdinen aberastasuna kultur ondare bat da eta hura babes eta begirunegarri izango da". Hala ere, Nafarroako Gobernuak duela urtebete eskatu zion ETB3 Nafarroan ikusi ahal izateko konponbidea PPko Gobernuari, eta oraindik ez du erantzunik jaso.

Bi konponbide posible daude: Erkidegoari dagokion beste multiplexadore bat ematea Espainiako Gobernuak Nafarroari, edo orain duen erkidegoko multiplexadorearen bidez beste bi kate emititzeko aukera ematea (posible da teknikoki, baina gaur egun Espainiako Gobernuak ez du baimentzen). Horren ordez, PPren Gobernuak egin duen bakarra da EITBri, enpresei eta alderdi politikoei isunak jartzea Nafarroan euskarazko telebista eta irrati publikoak emititzeagatik.

Aipatzekoa da berdin jokatzen ari dela Valentziako Autonomia Erkidegoan ere: Bertako lehendakariak, Ximo Puigek (PSOE), ere bigarren multiplexadore bat eskatu du TV3 ikusi ahal izateko, baina PPren gobernuak trabak besterik ez dizkio jartzen katalanezko telebistak askatasunez ikusteko aukerari.

Nafarroako haurren eskubidea da marrazki bizidunak euskaraz ikustea. Nafarroako Gobernuak mugitu egin behar du, eta lehentasuna eman gai honi, eta PPren Gobernuak traba tekniko eta legalak kendu behar ditu behingoan.

ETB3-REN ALDEKO PLATAFORMA.

Artikulu hau Sustatuk argitaratu du eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude