ETB

ETB1, mariatxiak eta euskal musika

  • Duela zenbait urte, ETBk iragarri zuen larunbat arratsetan “Oholtzan” saioa programatuko zuela. Itxura batean, eskaintza interesgarria: Euskal Herriko kontzertu edo antzerkien ikusteko mentura zegoela pentsatu genuen. Berehala ohartu ginen usteak erdi ustel gelditu zirela. Mariatxiak bihurtu dira ETB1eko larunbateko programazioaren ikur, anitzen etsipenerako.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko otsailaren 01an - 09:28

Euskarazko telebista publiko gisa, ETBren betekizuna izan behar luke inguruko kultura hegemonikoek itotzen duten euskal kultura babestea. Gisa horretan, programazio orduak betetzeagatik egiten den programazio hori antzua da euskal musikarentzat edo euskal antzerkiarentzat; baina, batez ere, telebistatik desagertuta egotea kaltegarri ere izan daiteke. Euskal musikak eta antzerkiak behar du tokia hedabideetan.

Jakinik euskal musikari eta kantari anitz badagoela gaur egun, gazteak, aspaldikoak edo desagertutako taldeak edo zendutako kantariak, penagarria eta deitoragarria da telebistan ez dezaten tokirik izan, eta haien ordez mariatxiak edukitzea, behin eta berriz. Komunikabideek funtsezko papera betetzen dute gizarte baten eraketan. Ez dira eragile bakarrak, baina eragin handia daukate herri baten egituraketan edo desegituraketan: zein informazio ematen den edo ez, zein mapa erakusten den, nongo berriak ematen diren, zein balio transmititzen den… Bistan da, zabaltzen den kultura ereduak ere eragina dauka.

Horra proposamen bat: “Oholtzan” saioan programatzea euskal kantari eta musikarien kontzertuak, euskal antzerkiak, eta artista horiekin egindako elkarrizketak. Kontzertuak eta antzerkiak izan daitezke oraingoak edo artxibokoak. “Hitzetik Hortzera” saioak, Bertsozale Elkartearen partaidetzan, bertsolaritzari leiho bat eskaintzen dion gisan, edo “Sautrela” saioak literaturari, euskal musikari eta antzerkiari eman dakioke toki duin bat. Lan egin lezake, adibidez, Badok.eus atariarekin edota Euskal Herriko AntzerkiZale Elkartearekin (EHAZE).

“Bai, baina”-rik ez! Arazoek beti badituzte aterabideak. Telebista publikoak zerbitzu hori eskaini behar du. Arriskuan dagoen gure hizkuntza eta kultura babestu behar ditu. Erakunde publikoek sustatu eta lagundu behar dute horrelako programazio bat.

 

Albiste hau Zuzeuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETB
2024-03-21 | Euskal Irratiak
Urtzi Urkizu
"Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin"

Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]


2023-10-22 | Lander Arretxea
Unai Iparragirre, ETBko zuzendaria
"Euskara ulertzen ez dutenak ere ETBren unibertsoan nahi ditut"

2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.


ETBk nazioarteko filmak eta serieak euskaraz emateari "betoa" jarria diola salatu dute

EITBren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute (H)itzartu ETBk deituta. EAJri eta ETBri politikak errotik aldatzeko eta "premiaz euskarazko eskaintza erakargarria" osatzeko eskatu diote.


Eguneraketa berriak daude