2003ko lehen seihilekoan jasotako datuak azken bost urteetako onenak dira ETB1 telebista katearentzat. TN-Sofres enpresak emandako datuen arabera, euskal kateak %6,3ko batez besteko audientzia lortu du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Iaz, %5,2ko batez bestekoa lortu zuen. Emaniko datuen arabera, egunero 1.745.000 ikus entzule dituzte
EITB taldeko komunikabideek, iaz baino 174.000 gehiago sasoi berean.