"Osakidetzako oposizioak zirela eta, albistegian azterketa horien gora behera guztien berri eman eta arazotxo tekniko batzuez gain, normaltasun osoz egin zirela adierazi zuten. Euskararen arazoa aipatu ere ez. Bitartean, kanpoaldean 100 lagun inguruk elkarretaratzea egin genuen euskararen eskaera eskasa salatzeko eta beste 35 kidek azterketa oztopatu zuten barnealdean, azterketen normaltasuna nabarmen hautsiz. Berriz ere, ekimena eta diskurtsoa ezkutatu zuen ETBk, aipu txikiena ere saihestuz". (2006/12/12)