Bilboko La bolsa eraikinean agerraldia egin dute, Sare plataformak urtarrilaren 13an Bizkaiko hiriburuan antolatu duten manifestazioan parte hartzeko eskatuz.
Agerraldian, besteak beste izan dira Ane Muguruza eta Edurne Brouard, guda zikinaren eta GALen indarkeria jasan duten biktimak, eta Rosa Rodero ETAren biktima. Manifestua irakurri dute Gure izenean bai izenean bai giza eskubideei, haien urratzea gure izenean ez izenburuarekin.
Azaldu dutenez, ez dute nahi euren izenean presoei eta haien senideei eskubideak urratzen jarraitzea; bortxakeria sorrarazi zuenarekiko "gorrotoarekin" ez baita euren mina baretzen.
"Ideologiak eta atxikimenduak" alde batera uzteko eskatu dute Bilboko martxan parte hartzeko: "Urtarrilaren 13an Bilboko kaleak beteko ditugu, eta behar bestetan egingo dugu. Hau denontzako deialdia da", esan du Muguruzak. Zentzu horretan, uste dute euskal jendartearen elkarbizitza eta bake nahiaren "oihartzun" garrrantzitsua dela urtero egin ohi den manifestazioa.